Teknologia albisteak

Europako Zero Zabor mugimenduak Donostian antolatu du urteroko biltzarra, hilaren 11 eta 13a bitartean

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-05-09 : 10:05

Maiatzaren 11, 12, eta 13an Europa mailako Zero Zabor mugimenduak antolatuta jardunaldiak izango dira Donostian. Zero Waste Europe beraien urteroko topaketa Gipuzkoan egitea erabaki dute aurten, zaborren kudeaketaren inguruan sortu diren esperientziak gertutik ezagutzeko. Gipuzkoa Zero Zaborrek adierazi duenez, ekitaldi hori Europa Zero Waste sarean sartzeko aprobretxatu nahi du.

Beste batzuen artean, Europako hainbat politikari eta hondakinen kudeaketan zenbait aditu Donostian izango dira datorren asteko jardunaldietan, ostiraletik igandera bitartean, Europako Zero Zabor sarearen urteroko biltzarrean. Horiez gain, Asiatik eta Estatu Batuetatik etorritako behatzaileak izango dira.

Hala, Europako beste herrialdeetako esperientziak ezagutu eta Europako Batzordeak hondakinak kudeatzeko hartutako norabidearen berri izateko aukera izango dute, Ainhoa Iraola Gipuzkoako Foru Aldundiko Ingurumeneko eta Obra Hidraulikoetako zuzendariaren esanetan.

Egitaraua

Maiatzak 11, ostirala

  • 10:00: Gipuzkoako diputatu nagusiaren harrera Foru Aldundian.

Ondoren, autobusez bisita Hernanira eta gero Usurbilera. Konpostaje komunitarioa zertan den ezagutu, alde zaharra, merkataritza…

  • 13:00-13:45 Enzo Favoinori eta Paul Conetti elkarrizketak, Usurbilgo Udaletxean.
  • 14:00 Bazkaria
  • 16:00 Lan bilerak
  • 19:00: Hitzaldi irekia Arrasaten: Hondakinak biltzeko eta kudeatzeko Zero Zabor sistema eraginkorrenak.
  • 18:45 Hitzaldi irekia Donostiako udaletxean: Zero zabor filosofia, Paul Connett -en eskutik.
  • 21:00 Lan bilerak

Maiatzak 12, larunbata (Aieteko kultur etxean)

  • 10:00etatik aurrera:
    • Topaketa Gipuzkoako hautetsiekin eta mankomunitateetako arduradunekin
    • Gipuzkoako Foru Aldundiaren aurkezpena
    • Hamar urrats Zero Zaborrera iristeko: udalentzako estrategia bat. Paul Connett, St Lawrence University (AEB)
    • Usurbilgo esperientzia, Xabier Mikel Errekondo, Usurbilgo alkate ohiaren eskutik.
    • Errefusa biologikoki egonkortzeko esperientziak (Enzo Favoino, Scuola Agraria del Parco di Monza).
    • Italiako Zero Zabor udalerri baten esperientziaren aurkezpena. –Rossano Ercolini, coordinator of Italian network of Zero Waste municipalities.
    • Kataluniako Zero Zabor udal baten esperientziaren aurkezpena.
    • Euskal Herriko udal baten aurkezpena.
    • 13:30 Adierazpenak prentsarentzako.
  • 16:00etatik aurrera, Zero Waste Europe sarearen biltzar ofiziala:
    • Europa Zero Zaborren egungo egoeraren aurkezpena, Joan Marc Simon, ZWE & GAIA
    • Zero Zaborraren aukerak Europako Batasunaren agendan, Stephane Arditi, EEB
    • Nola ebaluatu Zero Zabor udalak? 4 adierazleren proposamena. Enzo Favoino, SAPM
    • Zero Zabor sareak Europako Batasuneko herrialdeetan duen egoeraren aurkezpena
    • Zmart Zero Waste Living proiektuaren aurkezpena – Pal Martensson, Zero Waste Sweden
    • Sarearen garapen potentzialari buruzko eztabaida

Maiatzak 13, igandea

10:00etatik aurrera:

Zero Waste Europeren biltzarraren jarraipena: Proiektuen garapena

  • Finantzatzeko aukerei buruzko saio informatiboa (Joan Marc Simon, ZWE & GAIA).
  • Lankidetza proiektuei buruzko ekarpenak
  • Proiektu zehatzak gauzatzeko lan-taldeak eta lankidetzak.
  • Taldearen aurrean aurkezpena
  • Ondorioak eta itxiera

Donostiako Udala eta Gipuzkoako Foru Aldundia ekimenaren babesle nagusiak dira.

Erantzun

Sartu