Teknologia albisteak

Paul Gallicoren "Elur-antzara" liburua, e-liburua eta, audioliburua, Hamaika Books argitaletxearen lehena

Erabiltzailearen aurpegia
Hamaika Books
2012-05-05 : 16:05

"Elur-antzara" Hamaika Books argitaletxe lehenengo liburua da, eta paperezko bertsioa, e-liburua eta audioliburua webgune honetan eskura daitezke. Maiatzaren 8a arte, liburuaren lehenengo kapitulua doan deskarga daiteke, e-liburu eta audioliburu formatuetan. Liburuaren trailerra ere prestatu dute.

Deskargatu nahi duenak honakoak sartu beharko ditu:

  • Erabiltzailea: lokaztihandia
  • Pasahitza: konderrikokostaldea

Ane Urrestarazuk itzulita, Aitziber Alonsok ilustratuta eta Uxue Alberdik irakurrita plazaratu da AEBetako irakaslearen narrazio sakon eta hunkigarria.

Elur-antzara-ren gaiak bakardadea eta amodioa, bazterkeria eta elkarlana, gerra eta izadia dira. Baztertuta bizi den artista baten eta neska umil baten istorio hunkigarria kontatzen digu Paul Gallicok. 1941az geroztik, "Elur-antzara" ez da inoiz falta izan Ingalaterrako eta AEBetako liburu-dendetan.

Erantzun

Sartu