Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskal Herriaren egoera literaturaren bidez azaldua, Bartzelonako Euskal Etxeak antolatutako Literaldia 12 jaialdian

Sustatu
2012-05-04 17:05

Irakurle kluba, aurkezpenak, hitzaldiak eta ipuin kontaketak antolatu dituzte saretik kanpo. Arantxa Iturbe, Itziar Ziga, Hasier Etxeberria, Aritz Galarraga, Beñat Sarasola eta Iñigo Aranbarri dira ekintza horietan parte hartu dutenetako batzuk, baina ez dira bakarrak izango.

Literaldian parte hartu nahi duenak, baina bertara joan ezin duenak, horretarako aukera du Twitter bidez. Euskal Etxekoek txio batean ipuin baten hasiera eman zuen, eta erabiltzaileek eman diote jarraipena. Traola hauen bidez jarrai daiteke: #mikroipuina, #mikroconte, #ipuintzarra eta #megaconte. Oraingoz, honela doa ipuinaren sormen-prozesua. Ipuinarekin jarraitu nahi baduzu, zure proposamena bidali behar duzu, #mikroipuina traolarekin, eta guztia 140 karaktereren barruan.

ETB1eko Mihiluze lehiaketak oihartzuna izan du Katalunian, eta formatu bera duen Bocamoll saioa eskaintzen du TV3 kateak. Literaldia 12n ere estilo horretako lehiaketa bat antolatu zuten, eta Euskal Etxean euskara ikasleak izan ziren parte hartzaileak.

Datozen egunetako egutegia

  • Maiatzak 4: Mariasun Landa, Arantxa Urretabizkaia eta Miren Agur Meaberekin mahai-ingurua, idazketa prozesuaren inguruan. Ordua: 20:00.
  • Maiatzak 5: Haragizkoa, Rafa Rueda, Edorta Jimenez, Joseba Barrenetxea eta Jaime Nietoren eskutik. Ordua: 20:00.
  • Maiatzak 10: Cramond Island komiki-liburuaren aurkezpena, Irkus Zeberio egilearen eskutik. Ordua: 20:00.
  • Maiatzak 12: Bertso afaria, Igor Elortza eta Agin Rezolarekin. Gai jartzailea: Jone Uria. Ordua: 21:00etan.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu