Sustatu logoa Teknologia albisteak

Museoarekin sareratu!

Igartubeiti
2012-05-02 16:05

Igartubeiti Baserri Museoak "Museoarekin sareratu" izeneko egitasmoa antolatzen du, Museoen Nazioarteko Eguna dela eta, ICOM-ek proposatutako gaiari, "Museoak mundu aldakorrean. Erronka berriak, inspirazio berriak" jarraituz.

ZER PROPOSATZEN DIZUGU?

Igartubeiti Baserri Museoak Museoarekin sareratu lemapean ondorengoa proposatzen dizu:

  • Museoen Nazioarteko Eguna maiatzak 19an ospatzeko antolatuko dugun jarduera zuk aukeratzea.

Zer gustatuko litzaizuke egitea? Aukeratu jarduera bat!

  • Familientzako gymkhana. Baserria gaiaren inguruko erronkak eta frogak gainditzea.
  • Gailetak egiten eta beste postre ekologiko batzuk familian ikasteko tailerra
  • Kizkitzako baselizara (Ezkio-Itsason kokatua, Igartubeiti Baserri Museotik, ibilbidearen hasieratik 4 kilometrotara) txango gidatua. Mokadutxoa eskainiko dugu.
  • Maiatzak 19an horma-irudi handi bat eraikitzen lagun gaitzazu. Horma-irudian gaur egungo museoa nolakoa izan behar duenari buruz zure iritziak, kezkak, interesak idatzi ditzazkezu: idatzia ekar dezakezu edo horma-irudian bertan idatzi.

Horma-irudian parte hartzeagatik, bisera bat izango duzu opari gisa eta gazta pintxoa sagardoarekin dastatzeko aukera izango duzu!.

NOLA PARTE HARTU DEZAKEZU?

Jarduera aukeratzeko....

Igartubeiti Baserri Museoko FACEBOOK-aren bitartez

Proposatutako jardueretako bati botoa eman diezaiokezu oraintxe bertan Igartubeiti Baserri Museoko facebook-aren bitartez. Boto gehien jasotzen duen jarduera izango da maiatzak 19an, larunbatean, antolatuko duguna.

Botoa emateko azken eguna maiatzak 15 da. Anima zaitez!

Maiatzak 16tik aurrera, Facebook-ean eta webgunean, azalduko da botorik gehien jaso duen jarduera eta nola eman dezakezun izena jardueran parte hartzeko.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu