Euskalerria Irratiak baditu milaka aurpegi
Aukera ON kanpainaren barruan sortu dugu bideoa. Nafarroako Gobernuak banatu behar dituen bi irrati lizentziak jo puntuan dauzkagu. Euskalerria Irratia Elkarterako bazkide gehiago lortzeko ahaleginean ari gara. Irratia birsortzeko prozesuan buru belarri murgilduta gaude. Sekulako indarra eman digu ikusteak jendeak zein azkar eta zein eskuzabalki onartu duen bideoan agertzeko gonbitea.
Irudiak Iñigo Ganzarain Filmotek-ko errealizatzaile finarenak dira. Soinu banda, Broken Brothers Brass Band musikari itzelenak. Gustua ematen du gure lagunak horren artista handiak izatea. Bideoa interneten bitartez zabalduko dugu, eta horretaz gain Sanferminak bitartean han eta hemen emanen ditugun hitzaldietan ere erabiliko dugu. Zuk ere zabal dezakezue, jakina.
Parte hartzaileak
Kultur mundua: Igor Ijurra (abesbatza zuzendaria), Mikel Urmeneta (marrazkilaria), Patxi Huarte Zaldi Eroa (marrazkilaria), Julio Soto (bertsolaria), Angel Erro (idazlea), Iñaki Lazkoz (margolaria), Arkaitz Martinez de San Vicente (Oreka TX taldeko txalapartaria), Joli Pascualena (abeslaria), Pablo Archel (NUPeko irakaslea), Keiko Suzuki (irakaslea).
Kirolariak: Naiara Egozkue (eskubaloi jokalaria), Patxi Puñal (futbolaria), Abel Barriola (pilotaria).
Kazetariak: Ana Valencia, Mikel Reparaz, Edurne Elizondo, Urko Aristi, Estitxu Fernandez.
Bestelakoak: Miren Aranguren (Bilgune Feministako kidea), Xanti Begiristain (euskaltzalea).
Mila esker denei!
Erantzunak kargatzen...