Teknologia albisteak

Hegazkinek Loiuko aireportuan lurra hartzeko izandako arazoak, haizearen eraginez

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-04-26 : 12:04

Azken egunotan eguraldi haizetsua izan dugu Euskal Herrian. Ziklogenesi lehergarria izan omen dugu gure artean eta izena ere jaso du ekaitz haizetsuak, Petra. Uste baino eragin txikiagoa izan du, baina bidean irudi ikusgarriak ere utzi dizkigu, tartean Loiuko aireportuan jasotako hauek, hegazkinek lurra hartu nahi eta ezinik. Atzoko irudiak dira.

Hor ikusten dugun maniobra, hegazkina zeharretara jartzearena, ez da haizearen eragin hutsa, pilotuek haize handia dagoenean erabiltzen duten teknika baizik (Crosswind landing). Hegazkina haizearen norabidearen aurka jarri behar da lurra hartu aurretik. Hiru teknika nagusi daude: de-crab, crab, eta sideslip.

Hona hemen haizearen eraginez aireportuetan jasotako beste irudi ikusgarri batzuk:

Ziklogenesiak

Ziklogenesia termino zabala da, bere baitan hartzen dituena zikloi sorkuntza fenomeno ugari (zikloi extratropikalak, tornadoak, mesozikloiak...) eta horien artean dago azken egunotako ziklogenesi lehergarria (Tirigitua izendatu dute euskaraz Etnomet webgunean).

Esan bezala, beraz, Ziglogenesia deitzen zaie presio txikia sortzen duten prozesu atmosferikoei. Ziklogenesia eskala ezberdinetan eman daiteke, mikroeskalatik eskala sinoptikora.Extratropikalak diren zikloiak uhinak sortzen dituzte fronteen zehar bere bizi zikloan nukleo hotza duten ziklioi bezala okluitu baino lehen. Tropikalak diren zikloiak,aldiz,sortzen dira ekaitzek botatzen duten berotik eta bere nukleoa beroa delako. Bestalde, mesozikloiak lurrean eratzen dira nukleo beroa duten zikloiak bezala eta tornadoak sor ditzakete, eta honekin batera itsas tronbak sor daitezke ingurunea oso ezengokorra bada.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago