Teknologia albisteak
1

Kirmen Uribe Stanford Unibertsitatean hizlari

Erabiltzailearen aurpegia
Iñaki Lopez de Luzuriaga
2012-04-30 : 10:04

Harrera beroa izan du Kirmen Uribek Stanforden apirilaren 24an eman hitzaldiak. Iberian Studies Sailak gonbidatuta bertaratutako euskal idazleak bere liburuaren aurkezpena egin zuen 260 Eraikineko German Libraryn. Bilbao – New York – Bilbao bere eleberriaren azalpenean, teknika narratiboaz eta egituraketaz aritu zen, eta liburuan baliatu duen auto-kontaketa nabarmendu.

Gernikaren bonbardaketaren urterrena dela gogora ekarriz, bere eleberriarekin uztartu zuen data berezi hori, eleberrian agertzen den bere familiaren historiaren bidez.

Ondarroako idazleak eleberriaren bi pasarte irakurri zituen, bertaratu ikasle eta irakasleen gozamenerako (gehienak ere literatura eta gaztelania klaseetako ikasle eta irakasleak). Gero, galdera-erantzunen txanda etorri zen.

Kirmen Uribek argi utzi nahi izan zuen berak euskarazko literatura egiten duela. Stanfordeko ekitaldiaren ondoren, Kirmen Uribek San Franciscoko bere egonaldia utzi du Irlandako beste agerraldi batean parte hartzeko.

Erantzunak

Peau noire, masques blancs
2012-05-02 : 15:35

«Euskal identitatearen egitura guztiz subordinatzailea ematen du Bilbao-New York-Bilbao-k. Euskal identitatea Ziutateaz-ek ematen digun egituraren azpian jartzen du, Espainiako estatu nazioaren egituraren azpian». Horregatik dio Atutxak —liburuaren kontrazaleko testuarekin bat eginez—, bi alternatiba daudela «euskal subjektuarentzat» Bilbao-New York-Bilbao-n: «euskalduna izan ahalko da edo terrorista edo bitxikeria, berezikeria, kuriositate guztiz otzana».



http://basque.criticalstew.org/?p=8262

Erantzun

Sartu