Teknologia albisteak

Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna

Erabiltzailearen aurpegia
Asmoz Fundazioa
2012-04-27 : 17:04

Ingurumen Kazetaritzaren etorkizuna. Hori izango da maiatzaren 2an, Kutxa Ekogunean, arratsaldeko 19:00tan, eskainiko den hitzaldiaren gaia. Clemente Alvarez, El Pais egunkariko kolaboratzaile eta ingurumenean aditua den kazetaria, izango da hizlaria.

Gaur egun, ingurumenaren gaia komunikabide guztiek hartzen dute ahotan. Izan ere, irudiaren indarra hain nagusia den garai honetan, naturari lotutako hondamendiek erasan handia dute gizartean; baita horiek eragindako ondorio ekonomikoek ere.

Gaiaren inguruko albisteak plazaratzen dira, noizean behin, ikus-entzunezko hedabideetan. Gai horien berri ematen denean, ordea, ez da informazio berririk edota irtenbiderik eskaintzen. Hau da, egoeraren pixkanakako hondatzearen berri ematen dute soilik komunikabideek. Ingurumenarekin lotutako gaiek ez dute tratamendu egokirik jasotzen askotan. Energia berriztagarrien inguruko informazioak, esaterako, politika, kultura eta ekonomia bezalako gaiekin lotura duela ahaztu egiten da batzuetan.

Ingurumen kazetaritzak funtsezko papera izango du errealitatearen ikuspegi zabal eta globala eskaintzeko espezializatu delako, non alderdi ekonomiko, politiko eta ingurugirokoak aztertzen dituen, alderdi sozial eta kulturalekin batera. Hitzaldia Kutxa Ekoguneak eta Cristina Enea Fundazioak antolaturiko Ingurumen Kazetaritza online ikastaroaren 4. edizioaren barnean eskainiko da.

Informazio gehiago: http://periodismo.asmoz.org/

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago