Barrura Begiratzeko Leihoak
Barrura Begiratzeko Leihoak trilogia baten amaiera gisa ikus daiteke, Itsasoaren Alaba eta Sagarren Denbora-rekin hasi zena. Oraingo egitasmo honetarako Zinez Elkartea sortu dugu, ekoiztetxe lanak egiteko, betiere zinemagintza ulertu eta egiteko forma jakin bat bultzatzeko: zinemagintza apala, benekotasuna, gertutasuna eta gizatasuna dira gure ikuspegiaren gakoak. Hortik ere izena, zinez.
Egitasmoak "crowdfundinga" eta "crowdsourcinga" lantzen ditu baliabideak eskuratzeko, baina ez dugu ahalegin hori diru-bilketara mugatu: guretzako dirua bezain garrantzitsua da emanaldiak antolatzea eta emanaldi horietan zerbait kontatzea, filma emateaz gainera. Horregatik, gure emanaldietan zuzendariak edo protagonistak ere egoten dira, honetaz eta hartaz hitz egiteko emanaldira hurbiltzen den jendearekin. Egitasmoa diruz lagundu nahi baduzu, ordea, erraza daukazu: 20 ko bonoa erosi, eta horrekin filma ikusteko txartela eta DVDa eskuratuko dituzu.
Erantzunak kargatzen...