LEXNAVARRA Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialeko atari publikoetako bat da, eta sorreratik (2007tik) gaztelaniaz bakarrik eskaini izan dute. Nafarroako udaletako langile askorentzat lan tresna garrantzitsua da webgunea; izan ere, lege aipamenak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko erabili ohi dute. Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMA) bultzatuta, Nafarroako 54 udalek, mankomunitate batek eta bailara bateko batzar orokorrak eskaera egin diote Nafarroako Gobernuari edukiak lehenbailehen euskaratzeko, eta bi hilabete barru edukiak euskaratzeko konpromisoa lortu dute. Eskaera idatziz ez ezik aurrez aurreko bilera batean ere helarazi diote Nafarroako Gobernuari.
Informazio gehiago nahi baduzu, jo ezazu UEMAren webgunera, albisteen atalera.
Erantzun
Sartu