Iparraldea eta Frantziako Hauteskundeak, mahaingurua Donostian
2012-04-25 14:04
Bihar, osteguna, hilaren 26an, arratsaldeko 7tan Donostiako Koldo Mitxelena Kulturgunean Iparraldea eta Frantziako Hauteskundeak izeneko mahaingurua egingo da Ezkeraberri Fundazioak antolatuta.
Allande Boutinek moderatutako saioan Frantxua Maitia (PSF), Joseba Garai (AB) eta Manex Pagola (EA) puntu hauen inguruan arituko dira solasean:
- Ipar Euskal Herriaren egituraketaz
- sozio-ekonomiaz
- hizkuntzaz eta kulturaz
- bake-prozesuaz
- Hegoaldearekiko harremanez.
Gai horiek Frantziako hauteskundeek izan ditzaketen emaitzen eta horiek ekar dezaketen aldaketen ikuspegitik analizatuko dira.
Erantzunak kargatzen...