Teknologia albisteak

Ikastolen Elkarteko udako eskaintza

Erabiltzailearen aurpegia
Ikastolen Elkartea
2012-04-24 : 20:04

Uda antolatzen hasteko sasoia da hau, etxe askotako mahai bueltan udalekuak izango dira hizpide "urliak ez dakit zein udalekutan eman du izena, neu ere berarekin noa", "udaleku ibiltaria probatu nahi dut aurten". Udako aisialdi eskaintzaren berri eman aurretik, busti gaitezen apur bat Surf Udalekuetako bideo honekin.

Olatu dantza honek Euskal Herriko txoko ezberdinetara eramango ditu gure udalekuak:

Kostaldeko 4 herritan INGELES UDALEKUAK:

  1. Txanda:
    Ondarroan. (2000-2001 jaiotakoak) BETETA
    Bermeon. (1999-2000 jaiotakoak)
    Zarautzen. (1998-1999 jaiotakoak) BETETA
    Sopelanan. (1996-1998 jaiotakoak)
  2. Txanda:
    Bermeon. (2000-2001 jaiotakoak)
    Zarautzen. (1998-1999 jaiotakoak)
    Sopelanan. (1996-19998 jaiotakoak)

Arabar Errioxan EUSK(H)ARA MUGARA udalekua:

2000-2003 urteen artean jaiotakoentzako eskaintza. Astebeteko 4 txandatan garatuko da udaleku hau, Arabako Labarka (Assa ikastola) herrian. Euskara eta euskal kulturaren sustapena dira proiektu honen helburu nagusiak.

Zarautzen SURF UDALEKUAK:

1994-2001 urteen artean jaiotakoentzako eskaintza. Igerain Aterpetxeko Etxe Txikian, astebetez, Zutundu Surf eskolarekin elkarlanean garatuko den Surf egonaldia da. Kirol jarduera erakargarri honen bidez eta honi lotutako hainbat jardueren bidez, gazte jendea elkartu eta erdal munduarekin lotzen dugun jarduera bat gazte hizkera eta kale hizkera batekin lotu nahi dira.

Nafarroan, GAZTE EGONALDIAK Arantza herrian:

1994-2000 urteen artean jaiotakoentzako eskaintza. 2007an sortu zen ikus-entzunezkoekin trebatzeko eta gozatzeko egitasmoa, ordutik urtero antolatu dira Euskal Herriko errealitate soziokultural eta soziolinguistikoa kontuan hartuta egonaldiok. www.gazte-egonaldiak.net

Lea Artibaitik barrena UDALEKU IBILTARIA:

1996-1997 urtean jaiotakoentzako eskaintza. Hau dugu aurtengo berrikuntza! Pertsonen, jendartearen, kulturaren eta naturaren arteko harremana indartzeko martxan jarriko dugun proiektua da Kaxkoz kaxko. Bertan, gazteek bakarka zein taldean itsasoaz, mendiaz, kobazuloez… gozatzeko aukera paregabea izango dute sei ibilaldiz osatua egongo den eta Lea-artibai eskualdean bideratuko den udaleku ibiltari honetan.

Informazio zabalagoa: www.udalekuak.ikastola.net atarian.
aisialdia@ehi.ikastola.net helbidera idatzita.
+34 94 435 43 40 telefonora deituta.

Erantzun

Sartu