Ariola Eguna, larunbatean Zarautzen
Ariola Eguna ospatuko dugu larunbat honetan Zarautzen, herriko artista guztiak kalera eta herrira atera nahian. Zarautzen egon badaude kultur adierazpenerako baliabideak, baina ez dira nahikoak eta denak sakabanatuak daude: horregatik antolatu dugu Ariola Eguna. Herriko hainbat lekutan ekintza eta tailer ezberdinak antolatu ditugu, besteak beste, serigrafia, sormen eta graffiti tailerra, nekazaritza ekologikoaren tailerra eta antzerki eta zirku tailerra.

Egitaraua
- 10:00etan: Frontoi txikian, prestaketa lanak elkarrekin egiteko. Txistulariak ibiliko dira herriko kaleetan.
- 10:30ean
Ipurdi Plazan: "Pista"
Antzerki eta zirku tailerra
"Argazki bidaia literarioa" erakusketa
Torre Luzean: "HitzARI ARIma hARItu nahian ARI gara"
- 10:30-12:30 Rap letren tailerra
- 11:30-12:30 Brake dance tailerra
- 12:30-13:30 Herriko Brake dance eta rap kantarien emanaldia
Frontoi txikian: "Hariz hari arituz harilkatu"
- 10:30- 13:30 Serigrafia, sormen eta graffiti tailerra.
- 11:30-12:30 Bitxigintza eta esku pilotak egiten ikasteko tailerra
Azken Portuko Baratzan: "Lurretik hazi, bizi, ARItu"
- 10:30-12:00 Sasoi bakoitzeko kontsumitu daitezkeen lehengaien erakusketa eta Nekazaritza ekologikoaren tailerra
- 12:00-13:00: Eko-erosketari buruzko eta konpostaje eta birziklapenaren inguruko tailerra
- 13:00etatik 14:00etara kalejira gunez gune
- 14:00etan Bazkaria Musika Plazan (10 euro, txartelak betiko lekutan)
- 16:00etan herriko bertsolarien emanaldia
- 17:00etan kalejira trikitilariekin
17:30etan
- Ipurdi plazan: "Jaten duguna garelako". Sendabelar eta sukaldaritza tailerra: ukenduak, umeentzako errezeta osasungarriak
- Frontoi Txikian: "Ari, ari, ari, magenta lendakari"
Goizean eginiko lanekin osatutako erakusketa
Herriko artista plastikoak elkarlanean: muralak, eskulturak
20:00etatik aurrera herriko bakarlari eta musikarien emanaldia Frontoi Txikian.
Euria egingo balu, Putzuzulon, Berdura plazan eta Frontoi Zineman egingo dira tailerrak eta gainerakoak.
Ariola egunaren inguruan informazio gehiago aurkituko duzu hemen.
Erantzunak kargatzen...