EBEuskadi jardunaldia Bilbon: Web Soziala, produktua ala zerbitzua?
Web Soziala, produktua ala zerbitzua?
EITBren laguntzarekin antolatu dugu EBEuskadi ekimena. Hain zuzen, EITBk Bilbon duen egoitzan (Multibox aretoan) izango da ekitaldia, goizeko 10:00etatik 20:00etara, Web Soziala, produktua ala zerbitzua? izenburupean. Zazpi adituren hitzaldiek osatuko dute eguneko egitaraua. Web sozialen gaurko eta etorkizuneko joerez arituko dira. Entzuleen parte-hartzea bilatuko dute hizlariek eta horretara egokitutako azalpenak eskainiko dituzte.
Ekitaldia doakoa da, baina 400 lagunentzako lekua dago bakarrik. Izena emateko sartu hona. Twitter (#EBEuskadi) bidez ere helaraziko zaizue ekitaldiari buruzko informazio guztia.
Egitarua eta hizlariak
09:45 10:00 Inaugurazioa
10:00 10:45 Irekiera hitzaldia: Xabier Uribe-Etxebarria, Start-up baten arrakastaren gakoak.
11:30 11:30 Kafea
11:30 12:15 Hitzaldia: Sare sozialak eta marken mugak. Hizlaria: Felipe Romero.
12:15 13:45 Diana Gonzla,ez, Edentity: Web ekimen berrien aurkezpena
13:15 14:00 Mahai-ingurua: Negozio digitala euskaraz. Partaideak: Luistxo Fernandez, CodeSyntax eta Nagore Guarretxena, Akting. Moderatzailea: Joxe Aranzabal, Mondragon Unibertsitatea)
14:00 16:30 Atsedena
16:30 17:15 Hitzaldia: La Noria kasua; sare sozialen arrakasta. Hizlaria: Pablo Herreros. Moderatzailea: Susana Alosete (@chicadelatele)
17:15 17:45 Kafea
17:45 18:45 Hitzaldia: Sozial media eta erakunde handiak. Hizlariak: Carlos Chaguaceda (@CocaCola_es) eta Eroski taldeko kide bat. Moderatzailea: Mikel Uriguen.
18:45 19:30 Itxiera hitzalda Jose A. Perezen eskutik (@Mimesacojea) eskutik
Jardunaldiaren aurkezlea, Lontzo Sainz, Eitb.com-eko networking arduraduna.
Erantzunak kargatzen...