UEUk liburuak askatu eta erdi prezioan eskainiko ditu
2012-04-20 20:04
UEUk 1978. urtean argitaratu zituen lehen liburuak eta geroztik mota guztietako generoetan aritu da lanean: testuliburuak, saiakerak, goi-mailako dibulgazioa, erreferentziazko obren itzulpenak, doktorego-tesiak. Horiek guztiak prezio ezin hobean eskuragarri izango dira apirilaren 23an, erdi prezioan salduko baititu UEUk www.ueu.org web gunearen bidez Liburuaren Nazioarteko Eguna ospatzeko.
Horretaz gain, datorren astean zehar 110 liburu Euskal Herriko campus desberdinetan zabalduko ditu jendeak topa eta UEU eta bere argitalpenak ezagutu ditzan. Liburuak topatzen dituztenei eskaintza berezia egingo zaie.
Erantzunak kargatzen...