Teknologia albisteak

Euskal Dantzaren Adierazpena sinatuko dute Eibarren dantzaren alorreko ordezkariek

Erabiltzailearen aurpegia
Biharamuneko soka-dantza
2012-04-20 : 12:04

Dantzaren alorreko ehun lagun inguru bilduko da apirilaren 21ean, larunbatean, Eibarren, Euskal Dantzaren Adierazpena sinatu eta denok elkarrekin Biharamuneko soka-dantza dantzatzera. Adierazpenean jasotzen denez, premiazkoa da "Gure kulturaren jarduera oparo hau guztion artean zaindu eta hedatzea, eta horretarako, dantzari buruzko ezagutzan eta trebaketan sakontzea".

Dantza tradizionalaren ezagutza eta transmisioa bermatzeko dokumentazioa, irakaskuntza eta ikerketan urrats sendoak emateko dagoen beharra azpimarratzen du Euskal Dantzaren Adierazpenak. Eibarko Udaletxean egingo da Adierazpenaren sinadura, eta ondoren, soka-dantza bat, Biharamuneko Soka-dantza dantzatuko dute Untzaga plazan bertan bildutakoek.

Euskal Dantzaren Adierazpena - Biharamuneko soka-dantza

Erantzun

Sartu