Hemen da Begirada feministak: feminismoaren subjektu politikoaren inguruko diziplinarteko hausnarketa jardunaldiaren bigarren edizioa. Egun osorako egitaraua prestatu dute apirilaren 26rako, eta Gizarte eta Komunikazio Zientzien Fakultatean izango da (Leioa, Bizkaia). Jardunaldia feminismoaren aspektu eta ikuspegi ezberdinak bilatu nahi dituen espazio izango dada egun batez.
Feminismoaren subjektu politikoa aztertuko dute aurtengoan, eta hainbat ekintzaile feminista gonbidatu dituzte horretarako, besteak beste, Kattalin Miner (Kazetaria eta Medeak kolektiboko kidea), Silvia L. Gil (Filosofian doktorea), Oihana Garro (Arte Ederretako irakaslea EHUn) eta Miren Gaztañaga (aktorea). Horrez gain, Bartzelonan 15M mugimenduaren haritik sortutako Feministas Indignades taldeko bi kide ere bertan izango dira. Banakako hizketaldi laburrez gain, subjektu politiko feministaren artikulazioaz eztabaidatuko dute mahai inguruan.
Asistentzia librea den arren, beharrezkoa da aurretik izena ematea matxalen.legarreta@ehu.es helbidera mezu elektronikoa bidalita. Jardunaldian parte hartzen duten ikasleek aukera askeko kreditu bat eskuratuko dute, egunean eztabaidatutakoen inguruko hausnarketa bat bidaliz gero.
Erantzun
Sartu