Sustatu logoa Teknologia albisteak

Deustuko baratza taldea: Bilbo aldetik, haziz hazi

GAZTEZULO
2012-04-21 18:04

Deustuko Gaztetxeko patioa garbitzeko elkartu ziren lehen aldiz; lurra bota eta eremu txiki batekin hasi ziren bertan. Oraingo ortuak baditu 100 bat metro karratu. Gerora, baina, Aranbeiti auzoko gizon batek berak landutako zelaia utzi zien gazteei, eta hark egindakoaren gainean jarraitu zuten ereiten ia 300 metro karratura zabadu den arte. Bietan sasoiaren araberako produktuak landatzen dituzte, eta horregatik, udaberrikoekin hasi dira orain. "Artoarekin ere egin genuen saiakera, baina ez genuen zorterik eduki. Fruitu, barazki eta lekaleak landatzen ditugu, baina berriki oilotegi bat jarri dugu Aranbeitin eta erlekumeak ere baditugu; horrek askorako ematen du".

Autogestioa bandera hartuta, beren eguneroko jarduna ez ezik, lantzean behin antolatzen dituzten ekimenak ere urrun dira gizarte kontsumistatik eta honek sustatzen dituen ohituretatik. "Bizi dugun krisi sistemikoak gauza asko birplanteatzera eraman du jendartea. Gero eta jende gehiago ari da jabetzen naturak gure bizitzetan duen garrantziaz eta eraginaz, kontzientziazioa handitu egin da zentzu horretan. Ortu kolektiboek, elikadura ekologikoak eta kontsumo taldeek lehen baino jende gehiago erakartzen dute orain".

Erreportaje osoa gaztezulo.com-en

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu