Teknologia albisteak

Klima eta gogo aldartea: Euria ari du eta zer?

Erabiltzailearen aurpegia
Ainhi
2012-04-19 : 10:04

Askotan egotzi diogu gure gogo aldartearen errua, negatiboa denean eta arrazoia positiboa denean, eguraldiari, baina batipat goibel eta triste gaudenean. Badirudi, egozpen hori ez dela guztiz zuzena.

Ikerlari talde batek aztertu duenez, erlazio hori oso txikia da eta ia-ia ez da esanguratsua. Artikulu hau American Psychological Association-en argitaratu zen.

Ikerketaren helburua egunean ematen diren klima aldaketak, jendearen gogo aldartean duen eragina aztertzea izan zen. Ikerketa honetan lortutako emaitzei so eginez, eguneroko klima aldaketek ez zuten erlazio esanguratsurik azaldu jendearen gogo aldarte positiboarekin. Emaitza hauek bat datoz, beste ikerlariek lortutako emaitzekin, non etzuten inolako erlaziorik aurkitu klima eta gogo aldarte orokorraren artean. Beraz, klima atsegina izan arren, orokorrean, ez luke eragin positiborik izango jendearen gogo aldartean. Alabaina, tenperatura, haizearen indarra eta egunean ditugun eguzki argi-izpiek, nolabaitetako korrelazio negatiboa dutela aurkitu zen. Eguzki argi- izpiek erlazio esanguratsua azaldu zuen banakoak pairatzen duen nekearekin. Hau da, orduan eta eguzki argi- izpi gutxiago egunean, banakakoaren nekea handiagoa zen.

Itxuran, eguzki argiekin kontaktuan egonik ekoizten den D3 Bitaminak garunean serotonina mailak aldatzen omen ditu. Eta honek azal dezake gure gogo aldartearen nondik norakoa, D3 bitamina maila baxuak dira gure gogo aldarte negatibo eta nekearen erantzunle, eta ez klima (Lansdowne & Provost, 1998). Dena den, zenbait banakoen artean aurkitu dira ezberdintasunak, nahiz hauek ez izan oso esanguratsuak. Ildo honetatik jarraiki, ikerlariek, klima eta gogo aldartearen inguruan dagoen uste kolektiboa ezartzen dute eraginaren erantzule gisa.

Ikerlari talde honek 2008. urtean aurkitutako emaitzekin, klimak gure gogo aldartean eragina duenaren uste kolektiboa ezabatzea lortu ote dute? Zeren dirudienez, udaberrian eta udan behintzat, eguzki argi-izpi gehiago dugun garaian, "gure aukera" izatea pozik ala tristerik izatea.

Euskal Herrian bizi gara, badaramazkigu 15 egun euritan, eta goibel bazabiltz ez egotzi errua eguraldiari, Udaberrian gaude eta! Irten kalera eta ekoiztu D3 bitamina barra-barra!

Iturria:depsicologia.com

Erantzun

Sartu