Sustatu logoa Teknologia albisteak

"Kazetaritza eta hedabideak berriz asmatzen" hitzaldi zikloa

Sustatu
2012-04-19 13:04

Hau izango da hitzaldi zikloaren egutegia:

  • Apirilak 26,osteguna: Juan Varela . Testuinguruaren araberako komunikabideak izango ditu hizpide, baita garai zailetan informazio hartzaileei laguntzeko kazetaritza ere. Non: Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa). Noiz: 11:00etan.
  • Maiatzak 8, asteartea: Pablo Mancini . Kazetaritza hackeatzearen, eta komunikabide banatuak eta hartzaileei begirako berrikuntzen inguruan hitz egingo du. Non: Koldo Mitxelena kulturgunean (Donostia, Gipuzkoa). Noiz: 11:00etan.
  • Maiatzak 24, osteguna: Vicent Partal . Komunitatea, parte hartzea, eta egunkari/prentsaren berrasmatzearen inguruan jardungo du. Non: Martin Ugalde kultur parkean (Andoain, Gipuzkoa). Noiz: 11:00etan.

Apirilaren 25a baino lehen eman behar da izena. Horretarako, mezu bat bidal dezakezu komunika@berriataldea.net helbidera, edo (0034) 943 30 40 30 telefono zenbakira deitu.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu