Plone softwarearen erabilpen kasuak, dibulgazio jardunaldia
Urteroko zita izaten da Plone software librea erabiltzen dugun komunitatean, koordinatutako nazioarteko egun bat egitea, marketina sustatzeko, komunitatea sendotzeko. World Plone Day topaketa izaten da hori eta aurten apirilaren 25ean da.
Egun horretarako, hainbat ekimen antolatuko dira mundu osoan software libreko eduki kudeatzaile honen ezaugarri eta abantailak ezagutzera emateko. Gurean ere hitzaldi sorta bat antolatu dugu, berezitasun batekin, hitza bezeroei emango diegu, Plone erabiltzaileen eta eduki kudeatzaileen ikuspuntutik azal dezaten.
Noiz / Non
Apirilak 25, asteazkena, goizeko 10:00etan.
CodeSyntax-en egoitzan, Eibarren (begiratu non dagoen gure bulegoa)
Egitaraua
Plone webguneen arduradunen ikuspegitik:
- 10:00 - 10:15 Ongi etorria eta sarrera.
- 10:15 - 10:30 Joseba Alberdi, Ulma Packaging.
- 10:30 - 10:45 Susana Azpilikueta, Mondragon Unibertsitatea.
- 10:45 - 11:00 Gorka Moral, OSHA European Agency for Safety and Health at Work.
Plone 4 bertsioaren ezaugarri eta abantailak eta San Frantziskoko azken Plone konferentziak ikusitakoak:
- 11:00 - 11:30 Mikel Larreategi, CodeSyntax
- 11:30 - 12:00 Galdera irekiak eta kafea
Hizlari batzuek euskaraz eta besteak gazteleraz jardungo dute.
Izen-ematea
Egin klik hemen izena emateko. Topaketa hau doakoa da.
Erantzunak kargatzen...