Teknologia albisteak
5

Ez dut nahi Espainiaren parte izaten segi, eskerrik asko

Erabiltzailearen aurpegia
Bittor Hidalgo - Donostia
2012-04-17 : 14:04

Ez dut nahi Espainiako desgobernuaren parte izaten segi.

Ez ditut ordaintzen segitu nahi:

  • abioirik gabeko aireportuak
  • airezko porlan burbuilak
  • errege elefantizidak
  • suhi, errain, lagun, printze, printzesa, printzerri... printzatzaile litxarrero
  • iruzurgile amnistiatu
  • taxu guztietako kazikeak tutiplen oro

Bitartean, nire herriari eskolak kendu nahi dizkiotenean, ospitaleak itxi, soldatak jaitsi,...

Beraiek egindako zorrak, egunean ordaindu ahal izateko, beraiek akzionista dituzten bankuei...
...nire herriari hitza kentzen, ukatzen segitzen diguten bitartean.

Euskal Herria independentea nahi dut. Behar dugu.

Desberdinak garelako. Ez hobe, ez okerrago.

Gauzak desberdin egin ohi ditugulako, eta desberdin egin nahi ditugulako...
...beraiek ere gutxiago baldin badira, hobeto konponduko dira bere artean.

Erantzunak

Luistxo Fernandez
2012-04-17 : 15:19

Nik ere ez dut nahi. Eta arrazoiak izan daitezke horiek, eta beste mordoxka bat.


Kontua da, nola utzi Espainiaren parte izateari? Nork du plan bat?


Nire aburuz, inork ere ez.


Independentisten Sarea deitzen den gauza horrek, adibidez. Ze plan dauka? batere ez. Paradigmatikoa, duela aste pare bat, mugimendu horretako ordezkari bati egin ziola Garak elkarrizketa, eta portadako albiste nagusia izan zen egunkarian. Arrazoi asko ditugu independentzia eskatzeko.


Bai, horixe. Arrazoiak, nahi beste. Baina plangintzarik? Kazetariak galdetu zion, ea ez ote den konkretatu behar (2. galdera), baina independentistaren erantzuna:


Más que concretar una hoja de ruta hacia la independencia, buscamos que el debate se centre en argumentos.

Zehaztu independentismoa? ezta pentsatu ere. Tabuak, tabuak, tabuak. Eta tabuak gainditzeko ez adorerik ez irudimenik.


Nik bai, zehaztu nahi dut independentzia,
modu batean edo bestean, arrazoi batzuk ala besteak tarteko, baina benetako eztabaida eta planak ikusi nahi ditut behingoz.


Iker
2012-04-17 : 16:01

Badira urte batzuk ez dudala GARA egunkaria erosten, hain hedabide abertzalea izanda ere euskarari eskaintzen dion tarte txikia dela-eta. Baina independentzia bezalako aldarrikapen baten inguruan eginiko elkarrizketa ere gaztelera hutsean publikatzea ya larregikoa deritzot. Lotsagarria iruditzen zait. Esan beharra nuen.



Bide batez esango dut Sustatuko artikulo hau euskaldun guztioi zuzenduta baldin badago, lerroburua aldatu beharko litzatekela: "Ez dut nahi Espainiaren (ezta Frantziaren ere) parte izaten segi, eskerrik asko".

Ixa
2012-04-17 : 18:52

Ezta nik ere! ...Espainiak beltzak ikusi behar dituela oraindik ere! Eta konforme Luistxok dioenarekin, ahoa bete bai baina independetzia nola lortu eta zertan gauzatu, arrastorik ez. Izan ere, batzuek oraintxe deskubritu zer den gobernu (forala, sikiera) bat gobernatzea, eta kapazidadearen muga nabarmenegi agertzen...Igual gauzak horren beltz jarriko, PNVk berak (eta bere diruzale, poltronazale guztiak) independentzia erremediorik gabe beharko duela...en fin...! Eta nonbaitetik hastekotan nik ere batzuek, lixtoenek, horrenbeste gutxietsi eta kakaztu izan duten "Baskongadetatik"...In my opinion

Silvie
2012-04-21 : 16:06

Zeharo bat nator zurekin, Iker, niri ere lotsagarria iruditzen zait GARAk artikuluen gehiengo handia (eta batez ere garrantzitsuenak) gaztelaniaz argitaratzea. Hain egunkari abertzalea izanda batez ere, esan duzun bezala. Ni ere aspalditik haserretzen nau horrek.



Eta Frantziarenarekin ere arrazoi duzu ... Iparraldea askotan ahazten da, gehiegitan.

Errafa
2012-04-24 : 14:54

Nire ustez alde batera utzi behar dugu euskara-espainiera/frantsesa dikotomia, banaketa, gizarteak bereganatu du lehentasuna euskara duela, eta hizkuntzak berba egiteko, maitatzeko, jolasteko, ikasteko, marrazteko, dantzatzeko, kirola egiteko, negar eta barre egiteko dira, eta Independentistak Sarea, Berria, Gara, Nora, Euskal Herria, Jon Maia, Maialen Lujanbio, Etxenike, Otegi, Ta zu Ta biok, denok Euskal Herria herri haundi honek sozialismora eta independentziara eramateko egiten ari gara. Garaipena geurea da! GORA EUSKAL HERRI LIBRE TA SOZIALISTA!

Erantzun

Sartu