"Udan Olgetan" udaleku irekiak Durangon
2012-04-22 19:04
UDAN OLGETAN 2012 udaleku irekiak:
- Nori zuzendua: 3-10 urte bitartekoei (2002 - 2008 urte bitartean jaioak)
- Lekua: Durangaldeko Mankomunitateko Behargintzako instalazioetan (Intxaurrondo, Durango)
- Datak: ekainaren 25etik uztailaren 27ra (5 astez baina asteka izena emateko aukera)
- Ordutegia: goizeko 9:00etatik 13:30etara eta astean behin egun osoko irteera 16:30ak arte.
- Aurtengo gaiak: BASOA / FANTASIA MUNDUA / HERRIA / ESPAZIOA / ITSASOA (aste bakoitzean gai bat landuko da orden horretan)
- Izena emateko epea: apirilaren 24tik maiatzaren 11ra bitartean (maiatzak 11 baino lehen plazak bukatzen badira, izena ematea itxiko da)
Informazio gehiago berbaro webgunean ere baduzue edo bestela, jarri gurekin harremanetan telefonoz edo emailez (946202540 / gazteak@berbaro.com).
Erantzunak kargatzen...