Teknologia albisteak

Buy Urdaibai - Urdaibaiko enpresen komunikazio proiektua

Erabiltzailearen aurpegia
Lanbide Ekimenak Zentroa
2012-04-17 : 11:04

BUY URDAIBAI, Irabazi-asmorik gabeko alkarte bat da. Urdaibaiko enpresak bultzatzeko eta honek barriz suspertuten lagunduteko. BUY URDAIBAI, eskualdeko enpresa eta pertsona talde baten ekimena da eta Urdaibaiko birtuteak zabaltzea eta bultzatzea lortu gura dau.

Horrela, 2011 urtean Urdaibaiko enpresen talde bat alkartu ginan, eskualdea eta geure negozioak garatu eta bezeroak erakarteko zerbait egin behar genuela-eta.Ikusi genuen guretzat oso aukera ona zela web orri eta sare sozialen bidez Interneten egotea. Izan be, komunikazino-sistema horri esker, eskualdeko enpresok geure produktu eta zerbitzuen ontasunen barri emon ahal izango dogu.

Lanean hasi ginanean, eta “BUY URDAIBAI” alkarte barria eratu genduan. Eskualde mailako alkarte bat gara, eta konpromiso handia hartu dogu URDAIBAI eta BUSTURIALDEAGAZ. Elkarte honetan, edozein sektoretako enpresentzako lekua dago, eremu geografiko horretan finkatuta egonez gero.

Gure izena BUY URDAIBAI da, eta berba-joko horrek URDAIBAIN EROSI esan gura dau. Horren bitartez, geure enpresen eta eskualdearen onerako markea edo ikur bereizgarria sortu gura izan dogu.

Sarean bertan, buyurdaibai.com Webgunea marka barriaren erakusleiho birtuala izango da. Muga bako gune barri horretan, gainera, geure produktu eta zerbitzuen katalogo oso eta bikaina aurkeztu eta zabaldu ahal izango dogu, eskualdeari buruzko albizteaz gain. Sare sozialek be zeresan handia eukiko dabe komunikazinorako estrategia barri horretan. Facebook eta Twitter plataformetan, profil barriak sortuko doguz, eskualdeko jardueraren barri emoteko.

BUY URDAIBAI alkarteak ondo baino hobeto azaldu gura dau zer eskeintzen daben gure enpresek, zelako produktu edo zerbitzu onak daukiezan. Ezagunak izan gura dogu. Berton gagozala eta gure eskeintza ona, kalidadekoa eta gertukoa dala adierazi gura dogu. Geure web orriaren bidez, sustapen bakarren eta inguruan garatutako ekitaldien edo jardueren barri emongo dogu. Bizitzen eta eskualdeari bizitasuna emoten segidu gura dogu. BUY URDAIBAI alkartetik, bezeroak erakarten lagundu gura deutsegu geure enpresei, unada honetan preminazkoa dalako eurentzat.

BUY URDAIBAI alkartean, eskualdeko mugetatik kanpo izan gura dogu ezagunak. Aldi berean, bete-betean lan egin gura dogu geure auzokoek etxean bertan zelako eskeintza daukien jakiteko. Tokian tokiko kontsumoa udalerriaren bizibide nagusietakoa da. Jarduera ekonomikoa bultzatzen ez badogu, desagertu egingo da, eta negozioak eta lanpostuak eroango dauz aurretik.

Momentu honetan, BUY URDAIBAI alkartean eskualde guztiko 30 enpresa inguru gagoz. Busturialdea-Urdaibaiko herri guztietako enpresa eta jarduereri zabalik gagoz.

BUY URDAIBAI alkartearentzat, oso garrantzitsua da bertako enpresak ezagutzea, probetea, dastatzea... Era guztietako produktu eta zerbitzuak baitaukaguz zure bost zentzumenen gozamenerako.

Erantzun

Sartu