Euskal kultur erakundeak eta Azkue Fundazioak "Irudimena" testu eta irudi sormen lehiaketa abiarazi dute duela hilabete bat eta zabalik da maiatzaren 15a arte. Dagoeneko hainbat sormen lan eskuratu dituzte antolatzaileek eta www.irudimena.com webgunean ikus daitezke, Xabi Caset Baionesak igorri ondoko argazki hau bezala.
www.irudimena.com webgunean aurkeztuak diren argazkietan oinarrituz bi aukera dituzte parte-hartzaileek: euskarazko testu bat idaztea (edozoin generotan, poesia, narrazioa, deskripzioa, bertsoak ) edo irudi berri bat sortzea (argazkia eraldatuz, marrazki bat edo margo bat eginez, 3D-ko irudi bat sortuz ). Biak egin daitezke ere bai.
Modalitate bakoitzean (sormen literarioa edo sormen grafikoa) egileak bi taldetan banatuko dira adinaren arabera : 25 urtez petikoak eta 25 urtez goitikoak. Talde bakoitzean pundu gehien lortuko duten lehen hiruak saristatuko dira. Orotara beraz 12 pertsona saristatuak izango dira (6 sormen literarioarentzat eta 6 sormen grafikoarentzat). Saristatuen izenak jakinaraziko dira datorren ekainean, Bilbon, parte-hartzaileen eta antolatzaileen presentzian. Multimedia sari frango daude irabazteko.
2011ko edizioan Irudimena sormen lehiaketak arrakasta polita bildu zuen. Euskal Herriko probintzia guzietatik, 74 pertsonek (gehienak 30 urtez petikoak) 119 obra (euskarazko testuak eta irudiak) helarazi zizkieten antolatzaileei (ikus 2011ko emaitzak).
Xehetasunak:
Erantzun
Sartu