Teknologia albisteak

Karrisolasa: Katalanaren aldeko estrategia berriak

Erabiltzailearen aurpegia
Karrikiri elkartea, Iruñea
2012-04-16 : 19:04

Apirilako KARRISOLASA ekimenaren saio berrian Josep-Anton Fernàndez adituak UDALTOP jardunaldietan (Lasarte, 2011) aurkeztu zuen txostena (PDF)izango dugu oinarri.

Egileak, Kataluniako egoera linguistikoa aztertu ondoren, proposamen berri interesgarriak egiten ditu.

Hitzordua apirilaren 18an izanen da, 19:00etan Karrikiri elkartearen egoitzan (Iruñean, Xabier karrika 4), eta oraingoan, betiko moduan, guztion artean solas aske, sakon eta atsegina lotzen saiatuko gara.

Gogoan hartu Karrikiriko ateak zabalik izanen dituzula. Ongi etorri!

Berri gehiago: www.karrikiri.org.

Erantzun

Sartu