Teknologia albisteak

"Arte 1512" ataria

Erabiltzailearen aurpegia
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena
2012-04-15 : 18:04

Denbora luzez, Nafarroa Garaiak Gaztelarekin bat egin zuela sinestu arazi nahi izan digute. Ez zela konkistarik egon ezta kolonizaziorik ere. Urte honetan, geure herriaren konkistaren V. mendeurrena, gobernatzen gaituen eliteak gertatu zena manipulatuko du berriro ere, gertatuko denaren gaineko kontrola bermatzearren. Parte hartu! Bat egin ezazu auzolanarekin!

Bada, AUZOLAN erraldoi baten bidez, "Nafarroa 1512-2012” egunkaria banatu nahi dugu. Lan xumea da baina gogo biziz bultzatzen ari garena, uste baitugu egi batek dir-dir egiten duela gezur gauean. Nafar etxe orok herri egunkari honen kopia bat jasotzea bermatu nahi dugu eta beste bost herrialdeetako hainbat gunetan ere banatuko dugu. Egunkaria kalitatezko paperean eta kolorez argitaratuko da. Erdiko orrialdeetan, Euskal Herriko 57 artisten irudi bana bilduko dituen posterra txertatu nahi dugu.

www.arte1512.org

Web erakusketan parte hartzeko zure obretako irudiak eta datuak: tituluak, materialak, neurriak eta zure lanetako deskripzio labur bat bidali dezakezu helbide honetara: arte1512@gmail.com.

Hori izanen da V. mendeurrena gaiarekin Iruñean erakusketa kolektiboa antolatu nahi dugun artisten basea. Parte hartzeko gonbidatuta zaude.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago