Aspaldi nuen egitasmoaren berri emateko gogoa eta, azkenean, gauzatu da:Gaurko Hitza aplikazioa abian da. Aplikazioaren oinarrian joko bat dago eta haren helburua Gaurko hitzan urte hauetan azaldutako hitzak lantzea da. Facebookera begira garatutako aplikazioa da, baina web bidez ere (Fabebooken sartuta egon gabe) joka daiteke.
Aukerak:
- Facebooken egonda jokatu (bilatzailean Gaurko hitza ipinita azatzen da):
- Amaitutakoan, emaitza erregistratuta geratzen da eta sailkapen arbelean azalduko zara (lehenengo hogeiak baino ez dira azaltzen).
- Lortutako emaitza Facebookeko horman partekatzeaz gain, iruzkin bat ere idatz dezakezu, zure lagun guztiek benetan hitzak menperatzen dituzula edo desastre hutsa zarela jakin dezaten. Ez hori bakarrik, lagunak ere gonbida ditzakezu.
- Web bidez jokatu, Facebooken sartuta egonda edo egon gabe. Gaurko hitzaren webgunetik abiatuta, hobeto ikusten da jokoa (pantaila osoan). Hemendik abiatzen bagara eta lehendik Facebooken sartuta bagaude, aurretik aipatutako aukera guztiak izango ditugu (argitaratu, gonbidatu...). Ez bagaude Facebooken sartuta, jokatzeko aukera baino ez dugu izango (ezingo dugu inor gonbidatu, ez gara sailkapen orokorrean sartuko...
JARRAIBIDEAK:
- Irakurri/entzun definizioa eta hautatu dagokion erantzuna, behealdeko botoietako bat sakatuz (audioa ken daiteke).
- Minutu bat duzu erantzuna hautatzeko.
- 3 laguntza mota dituzu (bakoitza behin bakarrik erabili ahal izango duzu joko osoan zehar):
- %50 sakatuta: bi aukera baino ez zaizkizu geratuko.
- Denbora gelditu: denborak ez du aurrera egingo.
- Hurrengo galdera eskatu: uneko galdera ontzat eman eta hurrengora pasatuko zara.
- Jokoa amaituko da ondorengo edozein kasutan:
- galdera guztiak erantzundakoan
- minutua agortutakoan
- gaizki erantzundakoan
- Amaitutakoan, lortu duzun puntuazioa ikusiko duzu. Puntuazio hori erantzun zuzenen eta erabilitako denboraren araberakoa izango da.
Forma 3.0 (lehen
Ihardun Multimedia) eta ni neuren arteko lankidetzatik dator jokoa eta Eusko Jaurlaritzak diruz lagundutakoa da ehuneko batean (
2011ko deialdian aurkeztu genuen eskaera).
Hiztegia hobetu nahi baduzu, hementxe aukera bikaina. Zorte on!
Erantzun
Sartu