Bertsomovieda-n bozkatzeko aukera, Aste Santuaren amaiera arte
2012-04-04 18:04
Itxura guztien arabera, Bertso Road Movie edo Urpeko bertsoak lanetako bat izango da garailea. Goierritarrek egindako lana da lehengoa, bertsoa ohiko lekuetatik ateratzeko proposamena egiten duena. Bigarrenak, berriz, urpekaritza eta bertsolartitza uztartzen ditu. Baina besteek ere badute oraindik aukerarik.
Apirilaren 15era arte bozkatu dezakezu bideorik onena Bertsomovieda.com webgunean.
Aipagarria da ikastetxeetatik zenbat lan jaso diren ikustea ere. Haietako batzuk barregarriak benetan. Hala ere, onena, www.bertsomovieda.com webgunean sartu eta gozatzea!
Erantzunak kargatzen...