Teknologia albisteak

Getariako 3D modeloa, Googleren lehiaketan finalista

Erabiltzailearen aurpegia
Sustatu
2012-04-03 : 14:04

Ondoko Getariako animazioa Googlek antolatzen duen Model your Town lehiaketako finalera iritsi da. Hiri bakoitzeko eraikinak 3D modeloetan erakutsi behar dira Google Earth erabiliz. 150 lehiakide baino gehiago aurkeztu ziren, eta 6 finalisten zerrenda aurkeztu da, tartean Gipuzkoako Getaria.

Googlek antolatutako lehiaketan Josetxo Perez Fernandez eta Pedro Domecq Aguirrek osatutako lantaldeak finalera iristea lortu du. Orain guk bozkatu behar dugu, Model Your Town webgunean: Bozkatu hemen

Getariarekin batera, munduko beste 6 hiri ere heldu dira finalera. Hauek dira beste bostak: Zielona (Polonia), Torun (Polonia), Lowel (AEB), Leominister (Erresuma Batua) eta Evansville (AEB).

Bozketa Googleren Sketchup webgunean egin behar da. Erabiltzaile bakoitzak botu bakarra eman ahal izango du, atzo hasi eta maiatzaren 1era arte. Irabazlearen izena maiatzaren 15erako jakinaraziko da.

Herri irabazleak 25.000 dolarreko saria (18.754 €) jasoko du, herriko ikastetxeari eman beharko zaiona (Getarian ikastetxe bakarra dago).

Eman zure botua, beraz.

Google Sketchup bidez 3D-ko modeloak

Google Sketchup tresnari esker, eraikinak eta herriak 3D forman eraikitzen dira. Gero, eraikin horien argazkiak gainezartzen dira eraikin horien modeloen gainean.

Getariako kasurako ehundaka argazki egin dira, herriko eraikinak, kaleak eta baita portuko elementuetakoak ere. Lurretik ateratako argazkiez gain, airetik ateratako hainbat ere erabili dira proiektua egiteko.

Besteak beste, ondorengo eraikin eta inguruak eraiki dira: kaia, moilak, lonjak, argiztapena, jatetxeak, San Anton mendia eta itsasargia, Juan Sebastian Elkanoren estatua, San Salbador eliza, Balenciaga Museoa, eta Getariako alde zaharreko etxe eta eraikin guzti-guztiak.

Egindako lana, goiko bideoan ikusteaz gain, Google Earth eta Googles Maps erremintetan ere ikus daiteke. Hona hemen KMZ fitxategia.

Gipuzkoa3d blogean azalpen tekniko gehiago, sarrera honetan eta beste honetan.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago