Arabako Artziniega herrian aukera bi egongo direz, Nafarroako Lizarrara be bi talde multzo joango direz eta Gipuzkoako Urnietara beste bat. Lehen mailako eta derrigorrezko bigarren hezkuntzako gaztetxoek edukiko dabe uda zoragarri hau Sustraiak Fundazioagaz igarotzeko aukera. Maiatzaren 2ra arte dago zabalik izena emoteko epea.
Uda gainean izango dogu berehala eta ilusino haundiz gertatzen gabiltz dana. Hori egingo dabe be bai gurasoek euren seme-alaben aisialdia ahalik eta ondoen antolatzeko, alde batetik nagusien lanaldia eta umeen oporraldia egoki koordinatzeko eta, bestetik, umeek eurek behin eta barriro udalekuetara joateko eskatzen deutsielako. Sustraiak Fundazioan alde bietako beharrak asetzeko lanean gabiltz.
Gogo izugarriagaz hartzen dabe umeek etxetik kanpora, eurendako guztiz antolatutako inguruan, laguntxoekaz, dinamismoz betetako zaintzaile gazte eta trebatuekaz pasatzen daben aste zoragarri hori, inoiz be ahaztuko ez dabena. Hezkuntza ez formalean oinarrituta, babes osoa duten arren, autonomia lantzen dabe, nagusien menpe dagoz baina haundi sentitzen direz eta etxerako bueltan harro erakusten deutsie gurasoei zertarako kapaz direzen eta zelako gogorrak etorri direzen. Hezkuntza formalean landutako trebakuntzen jarraipenak direz udalekuak.
Adinaren arabera egokitutako jarduerekaz gainera, euskeraz eta inglesez ederto ibiltzeko jolas, kantu, ekintza eta imaginazinoak uzten dauen gauza ugari edukiko dabe, besteak beste, gorputz espresioa, artea eta kirola. Nor baino nor indartsuagoa eta arinagoa, nor noregaz gustora jolasteko edo bihurrikeri alaiak egiteko. Astebeteko egonaldiek askorako emoten dabe eta gure gaztetxoek segundurik be ez dabe galtzen.
Gaztetxoenek, lehen mailako lehen eta bigarren mailakoek Artziniegara joateko bi aukera daukie ekainaren 30etik uztailaren 6ra bitartean eta 6tik 12ra bigarrena, euskeraz eta inglesez ondo baino hobeto pasatzeko. 3. 4. 5. eta 6. mailakoek sakonago praktikatuko dabe ingelesa eta udalekuetako ekintza guztiak Lizarran uztailaren 1etik 8ra bitartean eta Urnietan 8tik 15era. Eta, azkenik, Lizarrara joango direz DBHko 1. 2. 3. eta 4. mailako gazte nagusitxoagoak uztailaren 8tik 15era.
Izena emoteko denboragaz zabiltzie, maiatzaren 2ra arte egongo dalako epea zabalik 944 263 486 telefonoan edo inskripzioak@sustraiak.org helbidean.
Udalekuek trebakuntza berezia behar dabe eta Sustraiak Fundazioak, azken urteetan bezala, aurten egiteko be Begirale Ikastaroa gertatu dau. Bi ikasturteko epea dauko, praktikak ziurtatuta daukiez eta irakasleak gazte adituak direz. Gure gaztetxoekin lan egin gura izanez gero, harremanetan jarri Sustraiak Fundazioagaz 944 260 793 telefonoan edo leire@sustraiak.org helbidean.
Erantzun
Sartu