Teknologia albisteak

Nestor Basterretxeak "Neguaren ostean ernatu da zuhaitza" artelana aurkeztu du

Erabiltzailearen aurpegia
1512-2012 Nafarroa Bizirik
2012-04-02 : 14:04

Nestor Basterretxeak, Nafarroaren konkistaren V. mendeurrena dela eta, "Neguaren ostean ernatu da zuhaitza" artelana aurkeztu du. Grabatuaren erreprodukzioak, 300 euroetako diru ekarpenen truke eskuratu ahalko dira. Eskaerak: info@1512-2012.com.


Martxoaren 30ean, Uharteko Zubiarte Grabatu-tailerrean, Nestor Basterretxeak "Neguaren ostean ernatu da zuhaitza" izeneko irudia aurkeztu zigun. Berarekin batera, Angela Moreno, irudi horren erreprodukzioak egiteaz arduratuko den artista naparra.

Erreprodukzio hauekin lortuko den dirua, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenak ekainaren 16rako prestatzen ari duen Ibilaldi Nazioanalak ekarriko dituen gastuei aurre egitea espero du. Modu berean, kaleratu berri duten 300.000 ale dituen publikazioaren gastuen zati bat estaltzea espero dute.

Edozein elkarte, udal, instituzio, peña, edota norbanakoak eskatu ahalko du artelan honen erreprodukzio bat.

www.1512-2012.com webgunean informazio gehiago aurki dezakezue.

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago