Teknologia albisteak

Izena eman Initiative Session 4.0n!

Erabiltzailearen aurpegia
GAZE
2012-04-03 : 18:04

Apirilaren 19an, osteguna, GAZEk (Gipuzkoako Gazte Ekinzaleak) Gipuzkoako unibertsitateko ikasle eta irakasleekin batera AMETSEN inguruko ekimena antolatu du Donostiako Kursaalean, Initiative Session 4.0. Anima zaitez eta eman izena bertan parte hartzeko! Gainera, Lehiaketa bat ere martxan dugu datozen egunotarako. Parte hartu!

Laster oporrak, eta oporren ostean, GAZEren INITIATIVE SESSION helduko da!

Apirilaren 19an, goizeko 10:00etatik 14:00etara, Donostiako Kursaalean elkartuko gara Gipuzkoako goi hezkuntzako ikasle nahiz irakasleak.

Zertarako? AMETSen inguruan jarduteko! Betiere ekinzaletasunaren zentzua kontuan hartuz.

Izan ere, ametsak ez dira ezinezkoak, inguratzen gaituen krisi honek kontrakoa badio ere! Ikasleek beraien ametsak fantasia hutsak baino gehiago direla ohartzea nahi dugu. Ametsak, testuinguru aproposarekin (sare eta baliabide egokiekin esaterako) lor daitezkeen erronkak direla konturatzea.

"Ikasi zure ametsak sukaldatzen" izango da ekitaldiaren lema.

Ikasle eta irakasleak elkarrekin jardungo dira hiru gai hauen inguruan:

  • Modaren mundua
  • Bideo-jokoena
  • Enpresa irekia

Honetaz gain, oraindik martxan dagoen SENTITU+PENTSATU+EKIN 4.0 lehiaketaren sariak banatuko ditugu bertan.

Izena emateko idatzi mesedez hurrengo helbidera: gaztekinzale@gmail.com

Plaza mugatuak dira! Animatu!

Sentitu+Pentsatu+Ekin 4.0 lehiaketa

Apirilaren 19ko ekitaldiaz gain, GAZEk lehiaketa bat ere antolatu du, Gipuzkoako goi-hezkuntzako ikasleei zuzendutako SENTITU+PENTSATU+EKIN 4.0 lehiaketa. Lehiaketak lau kategoria ditu:

  1. POSTER GRAFIKOA
  2. BERTSO edo RAPa
  3. LABURMETRAIA
  4. OBJEKTU BATEN DISEINUA

12 sari daude guztira, 3 kategoria bakoitzeko. IKT produktuetan (mugikorrak, ordenagailuak, kamerak, tabletak, i-pod, i-pad...) trukatzeko 600 euro irabaz ditzakezu!

Apirilaren 11an izango da lanak bidaltzeko azken eguna. Aprobetxatu opor egunak zuen sormena martxan jartzeko! Ekitaldian izena emateko, idatzi lehiaketa@gaztekinzale.net helbidera.

Sariak apirilaren 19an banatuko dira, Donostiako Kursaalean izango den INITIATIVE SESSION 4.0 ekitaldiaren baitan, gorago aipatu dugun bezala. Ekimen honek AMETSAK izango ditu ardatz gisa eta irakasle nahiz ikasleekin sortutako talde-lanetan, moda, bideo-jokoak edo enpresa irekia moduko gaiak landuko dituzte partehartzaileek.

Zorte on guztioi!

Erantzun

Sartu