Teknologia albisteak

Aukeratu zure gustuko bideokopla!

Erabiltzailearen aurpegia
Praktikatu AEK
2012-04-01 : 19:04

Euskal Herriko Bertsozale Elkarteak eta AEKren Mintzapraktika egitasmoak elkarlanean abiatu duten Bideokopla Lehiaketa amaitu da. Orain zure gustukoena aukeratzeko garaia da.

Amaitu da bideokopla lehiaketan parte hartzeko epea. Azken orduan bat baino gehiago korrika eta presaka aritu bada ere, bideo kopuru handia jaso dugu: 17 bideokopla!

Euskal Herriko txoko ezberdinetatik iritsi zaizkigu lehiaketan parte hartzeko lanak, eta gusto guztietarakoak daude, doinu eta neurri ezberdinetako koplak, estilo guztiz ezberdineko bideo muntaiak lagunduta.

Gogoan izango duzue, talde irabazleak bertso-bazkari edo bertso-afari bat izango duela sari moduan, bada aste honetan zehar epaimahaiak lanak aztertuko ditu eta datorren astean publiko egingo dugu zein izango den irabazlea.

Bitartean, zuek ere aukeratu ahal izango duzue zuen lanik gustukoena. Horretarako, facebookeko gure zaleen orrian ere zintzilikatu ditugu iritsi zaizkigun bideo guztiak, zuek egin behar duzuena hau da: lehenbizi gure orriaren zale egin eta ondoren idatzi gure horman gehien gustatu zaizuen bideokopla zein den esanez. Errez-erreza da eta gainera, mezua uzten duzuenon artean, AEKren material sorta bat zozketatuko dugu!

Animo eta parte hartu!

Erantzun

Sartu