Teknologia albisteak

Lubakiak eta zubiak

Erabiltzailearen aurpegia
Karrikiri. Iruñea.
2012-03-28 : 11:03

Iruñeko Karrikiri elkarteak J.Carlos Moreno Cabreraren “Norberaren hizkuntza bestearenaren gainetik dagoela aldarrikatzea da nazionalismoa” testua gure Karrisolasan aztertu ondoren berri antologikoak gertatu dira.

Lubakiak eta zubiak.

Lubakiak eta zubiak.

Denbora tarte laburrean bi adierazpen publiko izan ditugu. Cervantes Institutuko zuzendari berria den Victor García de la Conchak elkarrizketa eman du egunkarian (El español está estigmatizado y contaminado en EEUU. El País. 2012ko otsailaren 23an). Bestalde Aizpea Goenagak irakurri du hitzaldia (2012 martxoaren 14a) Etxepare Institutuak, besteak beste, Madrilen antolatu duen Euskarari gorazarre/El euskara una lengua con futuro sarrerako ekitaldian.

Víctor García de la Concharen elkarrizketan etengabea da biolentziarekin loturak dituzten esapideak. Nazioarteko kulturgintzan espainiera gerra kolonialean borrokan dela ematen du. Etengabe agertzen den hizkuntza belikoa da. Jesús Ruiz Mantillak izenpetzen du elkarrizketa eta honela dio bere aurkezpenean (azpimarrak gureak dira beti):” (...) recibió una llamada para ponerse al frente del Instituto Cervantes después de que Mario Vargas Llosa rechazara el ofrecimiento. Le cortaron la retirada. ¿La razón? Impulsar lo que será la gran máquina de la cultura con el Gobierno del PP. Atraer a los países hispanoamericanos en un frente común que coloque al español en su posición de dominio lingüístico global junto al inglés. No podía decir que no. (...) Ahora debe encargarse de aunar esfuerzos y no crear fricciones.”

Hemendik aurrera Cervantes erakundearen zuzendariak helburu garbia du “Si nos limitáramos a dar clase, estaríamos haciendo un pan como unas tortas. Lo que ha logrado el Cervantes en 20 años, comparado con otras instituciones que llevan 100 o 70 años en activo, como el Instituto Francés o el British Council, es mucho”. Bide horretan, asko du egiterik hemendik aurrera “¿Por qué? Pues para expandirnos a determinadas zonas como África, sobre todo el sur del continente, o India”. Horretarako enpresen laguntza ere beharko du “porque esa carrera no consiente aplazamientos. Si tardamos 15 años en llegar, el campo estará tomado.”

Kontua bereziki larria omen da AEBetan eta aliatu guztiak ongi etorriak dira: “Lo que debemos hacer es establecer una alianza con ellos (Mexikoz ari da) por una razón muy sencilla. El español allí tiene un problema común. Está contaminado, estigmatizado por considerársele vinculado a una lengua de inmigrantes que plantean problemas. Debemos emprender una labor de cambio de mentalidad en ese sentido.”

Aurrerago munduko mapa hartuz honako azterketa egiten du:” Europa y el norte de África ya están básicamente atendidos. Porque se ha hecho eso podemos pensar en otros frentes.(...) Urge porque el problema de esa estigmatización en la sociedad de Estados Unidos hay que abordarlo juntos, no podemos hacerlo solos”. Eta jarraitzen du: “Llevamos 20 años, no es cuestión de flagelarse, pero es necesario buscar esas nuevas alianzas, sobre todo ahora que ellos tienen economías emergentes.”

Aipatuko du ere Cervantes Institutuak zeren tresna instituzionala den. Elkarrizketatzaileak dio:”Pero antes debe limar las asperezas eternas entre los Ministerios de Educación y Cultura y Exteriores para hacerse fuertes en esta institución. ¿Cómo va la lucha?” Eta Víctor García de la Conchak erantzuten du esanez “ Se ha señalado que en la toma de posesión, el ministro de Exteriores dejó claro que esto era suyo y lo hizo en presencia del responsable de Educación y Cultura”. Beraz, Espainako Erresumak kanpo aferetarako tresna da aipatzen ari garen Cervantes erakundea.

Madrilen ere Aizpea Goenagak, Etxepare Institutuko zuzendaria, irakurri duen testuak pasarte interesgarriak ditu. Euskarak historian zehar hurbil izan dituen hizkuntza guztiekin harremanak era neutroan kalifikatzen dira . Ematen du hiztun komunitate eta hizkuntzen arteko hartu-emana tentsio, menpekotasun edo talkatik kanpo izan denik. Horrela, adibidez, aipatzen du: ”Tras siglos de contactos con diversas culturas y lenguas, el euskera, que ha perdurado durante todo este tiempo de manera casi inexplicable, mientras tal vez docenas de lenguas preindoeuropeas sucumbían una tras otra, sigue siendo un testigo excepcional de la historia, que atesora en su léxico e incluso en su estructura gramatical información de primer orden acerca del pasado lingüístico del norte peninsular. Esa es, junto con sus peculiaridades morfológicas y sintácticas, la razón quizá principal que explica el interés secular que la lengua ha despertado entre propios y ajenos”. Beraz, euskaldunon hizkuntza komunitateak ez du gatazkarik linguistikorik izan eta, gainera, ez du nahikoa bere baitan izateko arrazoia, besteentzako interesgarria delako egiten zaio azpimarra.

Ideia garatzen du esanez: ”no parece descabellado pensar que una de las claves en la pervivencia de la lengua ha sido la habilidad de la comunidad lingüística vasca para adaptarse a su entorno en cada época, fueran las circunstancias históricas propicias o más bien desfavorables.” Historiari ziaboga egiteko modu bitxia.

Eta ikuspuntu kolonialarekin jarraituz, azpimarra egiten da euskaldunongan, beste hizkuntzak dakizkigulako, eta ez hemen biziz euskarari bizkarra emanda direnengan: “El vigor cultural y mediático de las lenguas que los bilingües vascos conocen y usan mayoritariamente (el español y el francés) suele ser considerado un factor que no actúa precisamente a favor del desarrollo y consolidación de la lengua vasca”. Ustezko harreman parekideen ikuspuntua borobiltzeko ideia ezaguna formulatzen du: “Creo que debemos cambiar radicalmente de perspectiva: sustituir la idea de tensión constante entre lenguas por un marco colaborativo que busque –y además encuentre– el equilibrio necesario para que la gestión del bilingüismo contribuya a reforzar la convivencia y la cohesión de la sociedad vasca”. Ekitaldian Euskadiko Legiltzarraren lehendakariak, Arantza Quirogak, esan zuen moduan:”El euskara tiene futuro si encuentra vías para persuadir en lugar de imponer. Una cultura nunca crece cuando se impone desde arriba, si no se persuade desde dentro. La mejor manera de proteger el euskara es alejándolo de la política y devolviéndolo a la sociedad.”

Hori bera esan zuen espainieraren egoeraz Víctor García de la Conchak aipatutako elkarrizketan? Bateragarriak dira bi diskurtsoak? Hori baino gehiago, Etxepareko zuzendariaren arabera:” En este sentido, el de la labor común, aprovecho para agradecer públicamente al Instituto Cervantes su colaboración con el Instituto Etxepare, su homónimo vasco, al que ya ha ayudado en múltiples ocasiones en su corta vida y con el que espero que profundicemos la relación en lo sucesivo.”

Hitzaldian irakurri zen moduan “El euskera no es un muro, sino un puente.” Zubigintza pil-pilean dagoen garaian, hori bai, argitu beharko zuten nondik norakoa. Bitartean, beste aldean omen dagoen buru argi batek solas militarra ahoan du. Arazorik gabe.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu