Teknologia albisteak
2

Madrildik inposatutako lan erreformaren aurka, independentzia

Erabiltzailearen aurpegia
Bittor Hidalgo
2012-03-25 : 13:03

Onerako, guztiz egoera sozio-ekonomiko desberdina dugulako, Araba, Bizkaia, Gipuzkoa eta Nafarroa Garaian, eta geure artean hitzartu nahi/behar ditugulako krisi latz honi aurre egiteko modurik eraginkorrenak eta gutxien traumatikoak, Madrileko, ez eskuin, ez ezkerreko inposiziorik gabe, geure gobernu, geure enpresari eta geure sindikatuen artean.

Baina eta batez ere ordea, premian garelako, munduan geure leku berri propioa berraurkitzen joateko, egunez egun, Asia buru, erabatekoagoa den nazio arteko oreka ekonomikoaren mapa berrian. Geuk ere lorik hartu gabe gure garai zaharretako Euskal Herrietako lorietan.

Desberdinak garelako.

Independentzia ja.

Erantzunak

Josu Mendicute
2012-03-28 : 23:06

EAEtik 18 diputatu daude Kongresuan, eta horietatik 3k egin dute erreforma honen alde; gainontzeko 15ek, berriz, aurka. Nafarroa garaiaren kasuan, 5etik 2k. Guztira, 23tik 5 boto alde eta 18 aurka.



Argi eta garbi dago Lan Erreforma honek ez dituela Euskal Herri peninsularrekoon nahiak asetzen. Lojikoa dirudi pentsatzea EH peninsularreko klase politikoak bestelako araudi bat egingo lukeela gure herriarentzat.



Nik gogoeta beraxe darabilt buruan azken egunotan... ezin dugu jarraitu arlo guztietan gure interesen aurkako neurriak pairatzen. Independentzia gero eta beharrezkoagoa zaigu.

Josu Mendicute
2012-03-29 : 15:52

Botatako erantzunetik abiatuta post txiki bat utzi dut nire blogean, beste hau erreferentziatuz. Greba eguna dugu gaur, baina bihar hasi beharko ginateke lanean, Madrildik hartutako neurrietatik betiko aldentzeko bidea diseinatzeko.


Erantzun

Sartu