Teknologia albisteak

3.114.276 biztanle 2011n Euskal Herrian

Erabiltzailearen aurpegia
Gaindegia elkartea
2012-03-21 : 11:03

6 urte igaro dira Euskal Herriak 3.000.000ko biztanleko muga gainditu zuenetik. 6 urteko tarte horretan, 100.000 pertsona gehiago bizi dira Euskal Herrian. Hau da, 3.016.950 lagun izatetik 3.114.276 izatera igaro gara 2011ean. Biztanleriaren banaketari dagokionez, Bizkaian biltzen da jende gehien, %37. Iparraldeko lurraldeak, dira, aldiz, populazioaren kopuru txikienak biltzen dituztenak. Iparraldeko hiru herrialdeak aintzat hartzen baditugu, Lapurdin biltzen da biztanleriaren %7,69 eta Nafarroa Beherean eta Zuberoan %0,97 eta %0,49 soilik, hurrenez hurren. Gaindegiak sortu berri duen GaindegiaInfo blogean mota honetako edukiak eta gehiago irakurtzeko aukera izango da, hau da, Euskal Herriko ekonomiaz eta gizarteaz.

Gaindegiak, blog kolaboratibo bat jarri nahi du abian GaindegiaInfo. Bertan ikusiko duzunez hainbat eduki jorratuko dugu, baina gure xedea Euskal Herria aintzat hartzen duten eragile ekonomiko eta sozialen erreferentzietako bat bihurtzea da. Bertan Nazio garapenaren ikuspegia elikatu eta osatu nahi dugu Euskal Herria aintzat hartzen duten sentsibilitate sozio-politiko guztien ikuspegiak eskainiaz.

Edukien artean bereizten dira:

  • Analisiak: euroaren lehertzea...
  • Elkarrizketak: Jon Azua, Anjeles Iztueta...
  • Iritziak
  • Euskal Herria datuz-datu: demografia, lan merkatua, I+G...
  • Mapak eta irudiak
  • Ikerketak eta txostenak...

Erantzun

Sartu