Teknologia albisteak

"Konkistak 500 urte" liburuaren 3. edizioaren aurkezpen-prentsaurrekoaren testua

Erabiltzailearen aurpegia
1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimena
2012-03-21 : 17:03

1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik, "Konkistak 500 urte, deuseztatu ezin izan duten oroimena" liburuaren 3. edizioa aurkezten dizuegu. Pasa den urteko martxoan, liburu honen 2.edizioa aurkeztu genuenean, liburu berak izaten ari zuen arrakasta gure lanaren ispilua zela adierazi genuen. Azken finean, orain dela 500 urtetako gertaeren inguruan oroimen historikoa berreskuratzea, nafar-jendarteak duen eskakizun bat da, eta gu, horretan gaude.

Aurreko aurkezpena egin genuenetik, 60 hitzaldi baino gehiago eman ditugu, Euskal Herrian zehar, baita Bartzelonako Euskal Etxean ere, eta hitzaldi bakoitzean, bataz-beste, 40 lagun hurbildu dira.

Hemendik aurrera dinamika berberarekin jarraitzeko asmoa daukagu, eta dagoeneko zenbait aurkezpen-hitzaldi lotuak ditugu, herriz-herri, tokian tokiko V.mendeurreneko Herri Batzordeen lana bultzatzeko asmoz.

Bukatu baino lehen, ekimenez beteriko ikasturtea izaten ari dela azpimarratu nahi dugu, eta horren ispilua www.1512-2012.com atarian zabaldu dugun Agenda atala.

Aurkezpenarekin hamaitzeko, gure eskerrik beroenak, edizio hau kaleratzeko lagundu diguzuen udalei: Araitz, Baztan, Betelu, Lakuntza eta Lekunberri. Hona hemen, gure liburuaren 3.edizioa iragartzeko argitaratu dugun oharra:

Nafarroaren konkistaren inguruko oroimen historikoa bereraikitzen ari gara! Mila esker eta zorionak lan horretan diharduzuen lagun zein elkarte guziei! Liburu honen 3. edizioaren aurrean zaude, dagoeneko 9 mila ale zabaldu ditugu, hau marka! Eta euskeraz eta gaztelerazko edizioaz gain, frantsesez eskuratu dezakezu ere. Gure ustez, 1512-2012 Nafarroa Bizirik ekimenetik egiten ari garen lanaren ispilua da, 500 urte eta gero, gure historiaren gau ilunean argi bat piztu dugu eta. Hamaika argi, hobe esanda, dozenaka herrietan Konkistaren V. mendeurrenaren Herri Batzordeak sortzen ari dira eta. Ilunpean utzi nahi izan duten historia hori berreskurapenerako bidean, bidai lagun dexente aurkitu ditugu: udalak, elkarteak, argitaletxeak, historialariak, alderdi politikoak, sindikatuak, artista plastikoak, kultur-folklore-musika taldeak, gazte asanbladak, norbanakoak, … Eta guzti horien esker, Nafarroa, euskaldunon Herria, inoiz baino prestatuagoa dago orainean ditugun erronkei eusteko, gure etorkizunaren bridak eskuetan hartzeko, alegia. Tuteratik Oiartzunera, Donibane Garazitik Eskoriatzara, Lizarratik Gernikara, Amaiurren eta Iruñean, Gasteizen eta Erronkarin, herriak bizirik dirau, nafar menderakaitzak baikara ! 5oo urte eta gero, NAFARROA BIZIRIK !"

>

Liburuaren fitxa teknikoa

- 3. edizioaren argitalpen data: 2012ko martxoa
- Ale kopurua: 2000
- Laguntza eman duten udalak: Araitz, Baztan, Betelu, Lakuntza eta Lekunberri.

Datozen aurkezpenak

  • Martxoaren 23an, atsaldeko 7:30etan, Zentroniko Kultur Etxean.
  • Martxoaren 26an, eguerdiko 13:30etan, Loiuko Lauro Ikastolan.
  • Martxoaren 28an, atsaldeko 7:30etan, Bermeoko Nestor Basterretxea kultur aretoan.

Liburua erosteko aukerak:

  • Ekimenak, Iruñeko Mañueta kalean duen bulegoan edota info@1512-2012.com helbidearen bidez.
  • Herriz-herri, V.mendeurrenaren Herri Batzordeen bidez.
  • Elkar liburudendetan.

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu