Teknologia albisteak

Martxoaren 24an Urduñako 14. Gazte Eguna

Erabiltzailearen aurpegia
Urduñako gazte asanblada
2012-03-21 : 14:03

Udaberriarekin batera badator 14. Gazte Eguna Urduñara, martxoaren 24an. Bertan, Urduñako Gazte Asanbladaren 14. urteurrena ospatu nahi dugu. Aurten, "Oraina landuz, sorgindu dezagun herria" lelopean datorkigu, eguneroko lanaren bidez Urduña gazteago baten alde egiten dugularik. Egun hau gazte guztientzako eguna da, baina umeak zein helduak ere disfruta dezakete.

Gazteon arteko harremana bultzatuz, txokoetatik plazara ateratzeko eguna izatea nahiko genuke. Gazteok gazteontzako antolatutako eguna, modu autogestionatu eta autosufizientean ateratzen duguna.

Beste alde batetik, hain beharrezkoa dugun gaztetxea aldarrikatzeko eguna izango da gaurkoa; beraz, Gazte Eguna honen bidean beste urrats garrantzitsu bat izango da.

Azkenik, guztiak gonbidatzen zaituztegu egun honetan errespetuz gozatzera eta eskerrak eman nahi diogu egun honen antolakuntzan parte hartuko duen talde kultural eta pertsona orori.

ORAINA LANDUZ, SORGINDU DEZAGUN HERRIA!!

Erantzun

Sartu

Publizitatea

Jarraitu sustatu.eus

E-postaz, mezuz mezu:

E-postaz, eguneko buletina:

  • rss ikonoa

»» Aukera gehiago