Teknologia albisteak

Hiri hondakinen kudeaketa: eztabaida Goiena Telebistan

Erabiltzailearen aurpegia
Goiena
2012-03-19 : 10:03

Hiri hondakinen gainean eztabaidatu dute aste honetan politikariek jendearen aurrean Goienak antolatutako mahai-ingurukoan. Bergarako Zabalotegi aretoa bete egin zen hiri hondakinen gaineko iritziak jasotzeko. Bertan izan ziren bost alderdi politikotako ordezkariak: Juan Carlos Alduntzin (Bildu), Maria Eugenia Arrizabalaga (EAJ), Denis Itsaso (PSE-EE), Rebeka Ubera (Aralar) eta Mikel Izagirre (Ezker Anitza). Bakoitzaren proposamenak entzun ahal izan zituzten bertaratuek eta eztabaida sutsua ere izan zen une batzuetan. Goiena Telebista han zegoen, eta sarean ere jarri ditugu han bildutakoak. Ekitaldiaren laburpena eta iritzi nagusiak, Goiena.net atarian dituzue.

Hiri hondakinen kudeaketa egokia orain eta hemen (1ngo zatia) from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Bigarren zatia:

Hiri hondakinen kudeaketa egokia orain eta hemen (2. zatia) from Goiena Komunikazio Taldea on Vimeo.

Erantzun

Sartu