Orain dela denbora bat egin nuen hau, eta nire asmoa Sustatun eskegitzea zen. Ba, hemen dago azkenean, Fukushimako zentral nuklearraren erradioaktibitatearen grafikoa da (erradioaktibitate gehiena itsasoan galdu zen lehen egunetan). Nik artxibo honetan (.kmz fitxategia) Garoñako zentrala dagoen lekuan kokatu dut Fukushima Google Earth-en ikusteko.
Argazkiak.org | Fukushimakoa Garoñan izan balitz © cc-by-sa: sustatu
Hein batean ikusteko balio Garoñaren radioaktibitateak zer bide egingo zuen (Mendebaldeko haizearekin behintzat bai)
Nik uste dut oso irudi potentea dela (nahiz eta neurriak eta abar %100 ean balekoak ez izan). Kontua da han Ozeano Barea dena, hemen Euskal Herria dela, eta, kontxo, deigarria da irudia (tamaina handian hemen).
Google Earth instalatua baduzu, egin klik hemen mapa bertan irekitzeko.
Harigarria! Euskal Herri osoa urpean geratuko litzateke! Baina nola da posible horrelakorik gertatzea?