Gaur zer eguraldi egin du, ba? Bero eta eguzkitsua, esango dute batzuek. Fresko eta hitsa, beste batzuek. Izan ere, une honetan 16-18 graduko aldea dago Euskal Herriko hainbat herriren artean. Barrualdean (Gipuzkoa erdialdean eta Nafarroa Iparraldean) 25 gradutik gora ditugun bitartean, Kostaldeko zenbait lekutan osta-osta iristen dira 10 gradura. Izan ere, Taosa dugu itsasaldean.
Euskalmeten edo Nafarroako meteorologia agentzian begiratzea besterik ez dugu behar (ez dugu aurkitu Iparraldeko daturik). Arratsaldeko 3etako datuak hartuta, alde nabarmena dugu gaur kostaldetik barrukaldera.
Gipuzkoako eta Nafarroako zenbait herritan 25 gradutik gorako tenperatura dugun bitartean (Arrasate, Tolosa, Bortziriak... inguruan), itsasaldean nekez gainditu dute 10 graduko muga.
Izan ere, lanbro itxia dugu gaur itsas bazterrean, Euskal Herriko hainbat tokitan, atzoko antzera. Lanbroa edo gurma deritzaio tokirik gehienetan. Zumaia aldean, berriz, taosa esaten diote, zehatz-mehatz itsasotik sartutako lanbro itxi horri.
Taosa Zumaian (argazkia, Luix Unanue)
GaurkoHitzan aipatu izan da gurma. Taosaren argazkiak ikus daitezke, bestalde, Baleike.com webgunean. Beste zerbait ere bada Taosa euskal Internauten artean.
Horixe baietz! Hitza, berez, "tabosa" da, itsasaldeko lanbroa.