Ibilaldia, Bizkaiko Ikastolen jaia, ekainaren 3an ospatuko da
Maiatzaren 27an ospatzekoa zen Bizkaiko Ikastolen jaia Trapagaranen, baina Athletikek Bartzelonaren aurka jokatu behar duen kopako finalaren ostean egon daitezkeen ospakizunak ahalik eta gutxien eragiteko asmoz, Ibilaldia ekainaren 3ra pasatzea erabaki du Ibilaldia Elkarteak.
Dagoeneko jotake dabiltza Itxaropena Ikastolako famili eta langileak Ibilaldia ahalik eta ondoen atera dadin. Kontzertuak, kale animazioa, janaria, txosnak, gustu guztietarako musika emanaldiak, eta giro euskalduna ziurtatuta daude Trapagaranen ekaineko lehen asteburuan.
Athleticaren kopako finaleko partida dela eta, maiatzaren 27tik ekainaren 3ra atzeratu da Ibilaldia.
Sare sozial eta komunikazio eredu berriei keinu egin nahi die aurtenfo Ibilaldiak, hortik aurtengo leloa: Ibipuntuzero.
Informaizo guztia Ibilaldiaren sare sozialetan (Twitter, Facebook.) eta www.ibilaldia.net webgunean dago ikusgai.
Erantzunak kargatzen...