Teknologia albisteak

Asteburu kitzikagarria Barrian (Araba) Basauriko Sustraiak Fundazioarekin

Erabiltzailearen aurpegia
Nerea Zubiete. Sustraiak Fundazioa
2012-03-17 : 14:03

Udara itxaron barik, Sustraiak Fundazioak Neguko Ekintzak progama dauko abian. Honen bitartez, aukera emoten deutsie Basauriko gaztetxoei asteburu ederrak pasatzeko euskal giroan. Hurrengo urteera Arabako Barriara, asteburu osoa pasatzera izengo da martxoaren 23, 24 eta 25ean eta izena emoteko epea zabalik dago.

Udaberria hasteko asteburu mundiala edukiko dabe Basauriko gaztetxoek martxoaren 23, 24 eta 25ean Barrian egingo dogun egonaldian. Eurentzako bereziki gertatuta dana, barikuko 18:00etan hasiko da abentura eta domekako eguerdian, 13:30etan, istorioz eta ilusioz betetza etorriko direz bueltan.

Jokoak, urteerak, kantuak, txisteak, gaubelak eta misterio alaiak, danak dagoz gure zain Barrian. Horretarako ondo gertatuta joan behar da, lozakuagaz, dutxatzeko gaiekaz, aldatzeko arropagaz, txubaskeroagaz eta, ahaztu barik, Osakidetzako txartelagaz.

Sustraiak Fundazioan zuen zain gagoz, 94 426 07 93 telefonoan, izenak apuntatzeko eta talde ederra osatzeko. Ahalik eta bizkorren egin behar da hori, plaza mugatuak ditugulako. Izena emoteko azken eguna martxoaren 20a izango da.

Neguko Ekintzen lehen urteeran Donostiara joan gintzen otsailaren 26an eta ederto ibili gintzen izotz pistan. Tentu haundiz hasieran eta zutik, airean eta lurrean be bai gero, barre algara batzuk egin genduzan danok lurrean pilatuta. Bokadilua bazkalduta, joko eta ekimen gehiago egin genduzan Donostiako pilotaleku batean. Neka-neka eginda baina poz-pozik etorri gintzen Basaurira. Orain, errekuperatuta, hurrengoaren zain gagoz.

Honeek direz ekaina bitartean Neguko Ekintzetan aurreikusitako jarduerak eta datak:

  • Martxoak 23, 24, 25: Asteburu pasa aterpetxera
  • Apirilak 22: Multiabentura eguna
  • Maiatzak 12-13: Asteburu pasa Zuhatzara

Erantzun

Twitter ikonoa  Facebook ikonoa  Sartu