Sustatu logoa Teknologia albisteak

Gaiak Argitaletxeak badu webgune berria

unai
2012-03-23 15:03

Gaiak argitaletxeak urteak daramatza euskal kulturaren aldeko lanean eta kostata bada ere, webgune berria ireki du.

Euskal kulturaren inguruko komunitatea bildu eta euskal edukiei merezi zaien lekua emateko sortutako egitasmo da hauxe. Zientziarekin interesatuta dauden euskaldunontzat, Gaiak Argitaletxeak webgune berria jarri du abian lantzen dituen gai interesgarriak guztion eskura errazago egon daitezen.

Teknologia berriak ziztu bizian doaz eta hauek eskatzen dituzten beharrei aurre egiteko asnmoarekin sortu da Gaiak Argitaletxearen webgune berria. Gogoratu, Gaiak Argitaletxea 1988. urtean jaio eta zientzia-arlo guztietako gai punta-puntakoenak euskaraz argiratzea duela xedea: antropologia, historia,astronomia, biologia, hizkuntzalaritza, matematika, geologia,genetika....

Material horietako batzuk ikasleei begira eginak daude; beste batzuk, ordea, gai espezializatuei buruzko edukiak dira. Izan ere, ezagutza-maila desberbinak kontuan hartzen dituen webgunea da hauxe. Gai zientifikoen dibulgaziorako berriak egunero argitaratzeko prestatua dagoen gunea izan nahi du. Berri on bat zientziarekin interesatuta dauden euskaldunontzat.

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu