Sustatu logoa Teknologia albisteak

Euskotren izena desagertzen

Jon
Jon
2012-03-30 16:03

Jaurlaritzan dauden ultranzioanalisten paranoiak. Fijatu zaitezte Euskotren konpaniako trenetan, ez al duzue zerbait faltan ikusten? Bai, izena, lehen bagoi guztietan azaltzen zena, ez da jada ikusten. Tren berrietan ez da jarri, eta zaharrak urdinez margotu dira goitik behera. Noski Euskotren izeneko konpania bat baldin badugu atzean nazio bat dagoela dirudi...

Ertzainei txapela kendu zieten, uniforme osoa berritu zuten euskal traza denak kenduz, eta dirutza gastatuz... Nora botako zituzten milaka txapel..

Eguraldiaren mapa ere traba zen..

EITBko zuzendariak garbi esan zuen: ETBko lehengo aurkezleak euskal itxura handiegia zuten... Cacereskoa izatea nahiagoko luke.. "Pero la novedad más importante, y en la que ya se han dado algunos pasos, es en la de los presentadores. La impresión del actual equipo directivo de la cadena vasca, reconocen fuentes consultadas por ECD, es que algunos de ellos tienen una imagen demasiado vasca: mujeres con peinados cortos y hombres con rasgos físicos 'del norte'"

Arkauten ezin zuen ikurriñak bakarrik egon..

Hauen eskuetan gaude, baina gutxi geratzen zaie, eta egin dituzten astakeriak azkar aldatuko ditugu.. normaltasunera itzuliz. Ze jaunandreok hau Euskal Herria da...

Erantzunak kargatzen...

Jarraitu gaitzazu