Teknologia albisteak

Komunikaldiak 2012: bideo jokoak eta hezkuntza

Erabiltzailearen aurpegia
Joxe Aranzabal
2012-03-14 : 11:03

Martxoaren 21ean, asteazkena, Komunikaldiak 2012 jardunaldia egingo da Eskoriatzan, Mondragon Unibertsitatearen Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatean, gai honen inguruan: Bideo jokoak eta hezkuntza. MUtelebistak zuzenean emango du jardunaldia, streaming bidez. Horrezaz gain, fakultateak ordenagailu gela bat prestatuko du, bertan nahi duenak bideo jokoak proba ditzan. Sarrera libre izango da.

Behin eta berriro aipatzen dugu teknologia berriak zein inportanteak diren, zer betebehar interesgarria duten irakaskuntzan, zelako garrantzia duten euskararentzat..., baina bideo jokoak erabat ahaztuta ditugu, munduan horrelakorik ez balego bezala. Kezka horrek, hain zuzen, eraman du Mondragon Unibertsitatea ikasturte honetako Komunikaldiak gai horren inguruan zentratzera: bideo jokoak eta hezkuntza. Urtero bezala, egun bateko jardunaldia izango da.

Egitaraua

Hauxe izango da egitaraua:

09:00 Aurkezpena eta ongietorria: Jon Altuna (Mondragon Unibertsitateko errektoreordea)

09:15 Hitzaldia: “Bideo jokoak, fenomeno unibertsala, baita gurean ere”. Arantza Atutxa (Creativity Zentrum)

10:00 Hitzaldia: “Zelan egiten den bideo joko bat”. Asier Quesada (Delirium Studios)

10:45 Kafea

11:15 Hitzaldia: Zelan txertatu bideo jokoak hezkuntzan”. Carlos Gonzalez Tardon (People&Videogames)

12:00 Demoak

13:00 Bazkaria

15:30 Mahai ingurua: Bideo jokoak Euskal Herrian. Hiru esperientzia

Bibliografia

Kontuan izanda gai hau interesgarria izan daitekeela bai Hezkuntzako ikasle zein irakasleentzat eta baita Ikus-entzunezko komunikaziokoentzat, oinarrizko bibliografia bat prestatu dugu, gaia interesatzen zaienentzat. Horrezaz gain, martxoaren 21ean HUHEZIko bibliotekak mahai bat jarriko du liburutegian, eta bertan erakutsi zer liburu dauzkagun fakultatean gai horren inguruan.

Ordenagailu gela bideo jokoekin

Horrezaz gain, elementu osagarri gisa, egun horretan Teknologia Zerbitzuek prestatuko dute ordenagailu gela bat, eta bertako 19 ordenagailuetan hainbat bideo joko jarriko dituzte, nahi duenak bertan egin dezan jolas, bideo jokoak probatzen.

Kartela eta iragarkia

Yera Sanchez eta Goio Arana irakasleek prestatu dute Komunikaldiak 2012 kartela. IKOko 4. mailako zenbait ikaslek, berriz, irrati iragarki bat egin dute Komunikaldiak iragartzeko.

Komunikaldiak podcast by izaskunzalakain

Erantzun

Sartu