Teknologia albisteak

Abian da Bikain 2012!

Erabiltzailearen aurpegia
Bikain, Idazkaritza Teknikoa
2012-03-19 : 12:03

Zabalik da epea BIKAIN kanpo-ebaluazioa eskatu nahi duten enpresentzat, bai prestakuntza-saioetan parte hartuz, ebaluazioren batean parte hartu nahi duten ebaluatzaileentzat. Bikain-Euskararen Kalitate Ziurtagiriaren bitartez euskararen presentzia, erabilera eta kudeaketa ebaluatzen da erakunde jakin batean. Informazio guztia hemen.

Eusko Jaurlaritzak eta Euskalit Fundazioak elkarlanean sortu eta bultzatutako proiektua da Bikain, eragile sozio-ekonomiko, administratibo eta akademiko nagusien atxikimendua ere baduena.

Dagoeneko 97 dira Bikain sortuz geroztik egin kanpo-ebaluazioak, eta 25.000 lagunetik gora dira horietan lan egiten duten langileak. Hori guztia posible izan da Bikain Ebaluatzaile Klubeko kideen lanari esker, dagoeneko 250 kide baino gehiago badituena.

Zure enpresak euskararen erabilera, presentzia eta kudeaketari dagokionez kanpo ikuspegi kualifikatua jasotzea nahi baduzu, apirilaren 7ra arte duzu izena emateko epea.

Ebaluatzaile izateko, berriz, prestakuntza doakoa duzu, eta 2 goizeko saioez gain, beste erakunde baten ebaluazioan parte hartzeko aukera izango duzu, zure erakundean euskara modu integratuan kudeatzeko ideiak izan ditzazun.

Prestakuntza jasotzeko bi aukera dituzu:

  • Maiatzak 22 eta ekainak 5 (Miramon, Parke Teknologikoa, Donostia)
  • Maiatzak 24 eta ekainak 7 (Zamudio, Parke Teknologikoa, Bizkaia)

Izena emateko nahiz aurtengo kronogramaren berri izateko, zatoz gure webera

Erantzun

Sartu