Iparraldea Bertan zikloaren XI. edizioa Donostian
11. aldiz, Euskal kultur erakundea eta Koldo Mitxelena kulturunea elkartzen dira Iparraldea Bertan! kultur zikloaren antolatzeko. Egitarauan, kontzertuak eta Iparraldea garapen bidean deitu hitzaldia Battitta Boloquy-rekin. Ekitaldiak martxoko asteazken guziz iraganen dira, 19:30etan, Koldo Mitxelena kulturunean.
Badu jada 11 urte Donostiako Koldo Mitxelena kulturuneak eta Euskal kultur erakundeak Iparraldea Bertan !
zikloa antolatzen dutela Gipuzkoako Hiriburuko biztanleek ipar Euskal
Herriko kultur bizitasuna hobeki ezagut dezaten. Lau hitzordu berri
antolatuak dira edizio berri honentzat.
- Kontzertuak lehenik, hala nola Philippe de Ezcurraren inguruan antolatu gaualdia (martxoaren 7an)
- "Iparraldeko talendu berriak" izenburupean antolaturikoa (martxoaren 14an)
- Maddi Zubeldiak eta bere musikariek eskainiko duten emanaldi paregabea (martxoaren 21ean)
- Ziklo berri hau, Garapen Kontseiluko zuzendaria den Battitta Boloquy-ren mintzaldi-elkarrizketa batekin amaituko da martxoaren 28an. Frank Dolosor kazetariaren galderei erantzunen die Iparraldea garapen bidean... gaiaren inguruan.
Aipatzeko da ekitaldi horiek guziak streaming bidez jarraitzen ahalko direla http://kmk.gipuzkoakultura.net webgunetik.
Informazio gehiago eta egitarauaren PDFa EKE.org webgunean.
Erantzunak kargatzen...