Teknologia albisteak
2

Aste honetan aurkeztuko dute La Troba Kung-Fú talde katalanak Herri Urratserako egin duen kantua

Erabiltzailearen aurpegia
Xan
2012-03-14 : 12:03

Lehen aldiz euskalduna ez den talde batek egin du Herri Urratseko kantua. Elkartuz zabaldu aurtengo leloarekin bat eginez, antolatzaileek La Troba Kung-Fu talde katalanari eskatu zioten kantua egitea. Pozik hartu zuten eskaintza eta laguna duten Damba taldearen laguntzarekin berehala ekin zioten lanari. Emaitza: elkartuz zabaldu, akordeoi doinu alaiak, kantagarriak, ekialdeko tzigane estiloan oinarrituak. Euskararen besta den Herri Urrats islatzen duen, eta guztiz berria den Kataleuska estiloa izendatu beharko balitz. Aste honetan aurkeztuko dute Euskal Herriko hainbat lekutan.

La Troba Kung-Fu 2005ean sortu zen Joan Garriga Dusmingueteko akordeonista buru zuela. Dub, cumbia, sarao, blues eta boogie-woogiearen nahasketa bat da. Rumba katalanaren erreferentzia nagusienetariko bat da bere herrian, eta Euskal Herriko bideak ere ederki ezagutzen dituzte La Trobakoek, behin baino gehiagotan ibili baitira gurean kontzertuak eskaintzen.

Haien bizi modua nahasketan oinarritzen dute, eta Herri Urratsen kantua eginez, ildo horretatik jarraitu nahi izan dute.

Aurkezpen bira

  • Ostegunean: Gasteiz, Jimmy Jazz, 20:30ean
  • Ostiralean: Tolosa, Bonberenea, 22:30ean
  • Larunbatean: Ondarroa, Kafe Antzokia, 22:30ean

Erantzunak

Edu Lartzanguren
2012-03-15 : 09:21

Elkarrizketa egin nion La Troba Kung-Fú taldeko Garriga jaunari duela pare bat urte.


Kataluniako runbak askoz soinu hobea du katalanez abesten denean


Sustatu
2012-03-16 : 07:52

Eta hona hemen kantuaren aurrerapena:



Erantzun

Sartu